euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Rita (Iturriria) Etchepare

Rita (Iturriria) Etchepare
Rita (Iturriria) Etchepare (1919ko otsailak 3 - 2026ko azaroak 10)

2026/11/10 - Millbrae, Kalifornia, AEB

Rita 2026ko azaroaren 10ean hil da, lasai, 107 urteko bizitza aparta bizi izan ondoren. Ama, amona, birramona, arreba, izeba eta lagun dedikatua izan zen.

Rita Pattersonen (Kalifornia) jaio zen, esne-ustiategi batean; aita Jose Iturriria erratzuarra eta ama Josefa (Gamboa) Iturreria sunbildarra izan zituela. 1945ean, Baptiste Etcheparerekin ezkondu eta 1953an, bikotea Millbraera joan zen bizitzera, eta bertran hazi zuten familia. Urte askoan, Ritak Mills High School eskolako kafetegiko arduradun gisa egin zuen lan.

Maitasunez gogoratuko dute bere semeek, Jim (Christine) eta Bob-ek (Yvette); bilobek, Janelle-k (Drew), Nicole-k (Wes), Celeste-k, Michael-ek (Flo), Matthew-k (Andrea), Lisa-k (Michael) eta Marc-ek (Samantha); eta birbilobek, Brie, Rosie, Brayden, Alina, Caleb, Arielle, Henry, Flynn eta Miles-ek.

Gure oroimenean biziko da jokatzen dugun mus partida bakoitzean, baita arratsaldeko bostetan highball tragua hartzen dugun bakoitzean ere.

Bere omenezko hileta-meza 2026ko abenduaren 4an, ostirala, izango da, goizeko 10:00etan, Millbraeko St. Dunstan eliza katolikoan.

Lore-sorta bidali beharrean, pentsatu agian dohaintza bat egitea bere izenean Basque Educational Organization-i edo Artzai Ona Basque Catholic Community-ri.

(Legacy.com, San Francisco Chroniclen argitara emana, 2026ko azaroaren 27tik 29ra)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia