euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachin: Euzko Alkartasunak bere historiaren trilogia osatu du; euskal dantza kultur ondare immateriala izendatu dute

2026/04/28

La Pampa probintziako Macachingo Unión Vasca Euzko Alkartasuna euskal etxearen historia dokumentatzen duen trilogiaren hirugarren liburukiaren azala. Ekitaldia Gobernu Etxean euskal dantza La Pampako Kultura Ondare Immaterial gisa aitortzeko Macachingo Euzko Alkartasuna elkartearen historia jasotzen duen trilogiaren hirugarren eta azken liburua aurkeztuko dute herrian bertan bi aste barruko larunbatean, maiatzaren 16an. Argitalpen honekin balantze-ziklo bat itxi eta tresna baliotsua eskaintzen zaie belaunaldi berriei etorkizunera begira jartzeko. Euskal etxearen jatorria, familia sortzaileak eta kirol zein gizarte arloko jarduerak aztertu ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

FEVAko lehendakari berri Carlos Miguelenaren lehen urratsak; ekarpenak Rio de la Plataren bi aldeetatik Diasporaren Lege berriari

2026/04/27

Carlos Miguelena, FEVAko lehendakari berria. Euskal Etxeetako ordezkariak FEVA Batzarrean Buenos Airesen. Euskal Diasporarekiko Harremanen Lege proiektuari buruzko tailerra, Ziortza Olano hizlari Aro instituzional berria abiatu du FEVAk joan den apirilaren 11n Buenos Airesko Laurak Bat egoitzan egindako Ohiko Batzar Nagusiarekin. Orain arte Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeko erreferente zen Carlos Alberto Miguelena hautatu zuten Argentinako euskal erakundeak biltzen dituen federazioko lehendakari, bertaratutakoen ia ahobatezko babesa jaso ondoren, izan ere bozka txuri bat baino ez baitzuen jaso ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

'Lo que cabe en una valija' nobelaren segidan zauri zaharrak sendatu eta euskal sustraiak ezagutuko dituzte protagonistek

2026/04/25

'Lo que cabe en una valija' eleberriaren bigarren zatia 2026ko Buenos Airesko Liburu Azokan egongo da salgai Duela bi urte gomendatu genuen EuskalKultura.eus-en Andrea Braverman idazle argentinarraren 'Lo que cabe en una valija' (maleta batean sartzen dena) liburua. Quipu argitaletxeak plazaratutako eleberri honetan Sol nerabea ezagutu genuen, Buenos Aireskoa. Herrialdez aldatu behar zuen eta prestaketetan egunkari intimo bat aurkitu zuen bere etxeko ganberan. Egunaria Solentzat erabat ezezaguna zen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gernikako sarraskian duela 89 urte hildakoak izan ditu gogoan Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak bere 31 urteurrenean

2026/04/24

Carmeloko Ibai Ondoko Etxearen 31. urteurrena Uruguaiko Carmeloko Ibai Ondoko Etxea EEak bazkide eta lagun ugari bildu zituen joan den larunbatean, apirilaren 18an, Aberri Eguna ospatzeko eta Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrena gogoan izateko helburu hirukoitza izan zuen bere urtebetetze topaketan. Elkarretaratzean, beraz, jai giroa ez ezik, 1937ko apirilaren 26an Gernikari egindako erasoaren oroimenari lotutako une hunkigarriak ere nagusitu ziren, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Kanadako herri indigenak ohorezko gonbidatu izango dira maiatzaren 14tik 17ra Euskal Herrian Pasaia Itsas Festibalean

2026/04/23

Pasaia Itsas Festibalak maiatzaren 14tik 17ra egingo du bere 2026ko edizioa euskal itsasertzeko herri horretan Euskal baleazaleek Amerikako iparraldera egindako lehen bidaia haiek; kontinente ‘berrian’ sortutako lehen kokaguneak, agian XIV. eta XV. mendeetan; eta marinelek bertako biztanleekin izandako harremanak izan dira, seguruenik, gaur egun ‘euskal diaspora’ izenarekin ezagutzen dugun fenomenoaren aurrekaria. Ternua eta Labradorreko kostaldeak hasiera horren zuzeneko lekukoak izan ziren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia