euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trelewen, Haraneko Euskal Etxeak Gau Beltza eguzkilorea ardatz zuela ospatu zuen, beira-fusio tailer bat eta sua lagun

2026/11/26

Mitologiari buruzko hitzaldia, bitrofusio tailerra, bertaratutako guztien partaidetzarekin egindako eguzkilore bat, afaria eta suaren errituala Gau Beltza ospatzeko Trelewen Beltzez jantzita, topaketaren giroan guztiz murgiltzeko asmoz, eta eguzkilorea motibo nagusi gisa hartuta, Trelew-ko Haraneko Euskal Etxeko kide eta lagunek Gau Beltza ospatu zuten. Ekitaldiak euskal ohitura tradizional honen jatorrizko esanahia berreskuratu zuen —urriaren 31ri, uzta-amaierari eta Ipar Hemisferioan neguaren etorrerari lotua—, eta jardunaldi parte-hartzaile bihurtu zuen. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Asteburuan hasiko dira munduan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak euskal etxe eta zentroetan (I)

2026/11/26

2026ko Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietako batzuk, Brusela, Montevideo, Valentzia, Berlin, Txileko Santiago eta Bordelen Abestiak dioen bezala euskara bada “euskaldun egiten gaituena”, Euskararen Nazioarteko Eguna festa zein aldarria bilakatua da mundu osoko hamaika euskaldunentzat –berdin non jaio edo bizi diren– euskararekin daramaten maitemin erlazio berezian. Data, stricto sensu, abenduaren 3a da, San Frantzisko Xabierren eguna, baina ohiturari jarraiki, kasu askotan festa eta aldarriaren programak egun ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Begotxu Olaizola irakasle gonbidatua Galesen Alan King Katedran, eta Eider Rodriguez Chicagon, Koldo Mitxelenan

2026/11/25

Eider Rodriguez (Koldo Mitxelena Chair University of Chicago) Begotxu Olaizola (Alan R. King Chair University of Wales Trinity Saint David) Begotxu Olaizola Elordi hizkuntzalari eta irakasle donostiarra gonbidatu du Galesko Trinity Saint David Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen Alan R. King Katedrak, datorren asteburutik, azaroaren 28tik, abenduaren 8ra artean bertan jardun eta Euskararen Egunaren harira, euskararen biziberritzea, hizkuntza-komunitateen erronkak eta hezkuntza gaiak landu ditzan. Olaizolak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Kongresua ostegun honetan Mexiko Hirian "Baskongado eta Nafarren Presentzia Mexikon", online segitzeko aukerarekin

2026/11/25

Baskongado eta nafarren presentzia Mexikon, XVI-XX mendeetan, azaroaren 26an Mexikoko euskal-nafar presentziari buruzko urteroko kongresuaren edizio berri bat egingo dute ostegun honetan, azaroaren 26an, Mexiko Hirian, Mexikoko Euskaldunen Adiskideen Elkartea (Sociedad Bascongada de los Amigos del País en México) antolatzaile, lankide duela hiri bereko Loiolako San Ignazio Ikastetxeko —Colegio de San Ignacio de Loyola ikastetxea (ezagunagoa Colegio de Las ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Danele Sarriugarteren bira azaroaren 27tik abenduaren 3ra Mexiko Hirira eta Guadalajarako Liburu Azokara

2026/11/24

Danele Sarriugarteren 'Beste zerbait' nobela jatorrizko edizioan eta gaztelaniaz 'Otra cosa' izenburu, Lucía Baskaran itzultzaile Bira mexikarra hasiko du aste honetan Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak Mexikoko Errepublikara, geldialdiekin Mexiko Hiriko zenbait puntutan eta Guadalajarako Liburu Azokan. Sarriugarte "Beste zerbait" (2025) bere 'eleberri mutantearen' gaztelaniazko edizioa, 'Otra cosa' izenburu, besapean dator eta herrialdean liburudenda eta kultura etxeak eta Guadalajarako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia