euskal diaspora eta kultura

2026/05/19
Mahai bueltan bildu den jendetza handiarekin itzuli dira Tabernak Chacabucoko Guillermo Larregui euskal etxera. Guztira 160 bat lagun izan dira urteko lehenengo topaketa honetan -kideak, herritarrak eta Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxetik etorritako ordezkaritza-, janari tipikoak, Haritz taldearen zuzeneko musika eta dantza nagusi izan dituen gauean. Sukaldeko lanez emakumeen taldea arduratu da, dantzari eta ...
2026/05/19
Eusko Jaurlaritzak sei euskal etxe berri onartu ditu gaur goizean Gasteizen egindako ohiko Gobernu-Kontseiluan. Onartutako euskal etxeen artean badaude berez euskal etxe berriagoak direnak eta baita errekonozituak izateko paperak azken hilabete edo urteetan aurkeztu dituztenak eta urrats ofizial horren zain zeudenak ere. Guztiak pozik agertu dira egoera berriaren aurrean, honekin Euskal Etxeen ...
2026/05/18
Udazkeneko aire freskoari aurre eginez, 'Buenos Airesek Europa ospagai' (Buenos Aires Celebra Europa) jaialdia egin zen atzo igandea Argentinako hiriburuan. Maiatzaren 9ko Europako Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak Mayo Etorbidea hartu zuen, Bolivar eta Piedras kaleen artean, eta Europako 30 herrialdetako taldeak bildu zituen. Kalean gora eta behera jarritako 60 standetan, kolektibitateek ...
2026/05/18
M pour Montréal jaialdia azaroaren 18tik 21era izango da Quebeceko Montrealen, eta bertan parte hartzeko deialdia egina du BASQUE. MUSIC.-ek, hautagaitzak aurkezteko epea asteazken honetan, maiatzaren 20an, itxiko delarik. Jaialdiko lantalde artistikoak proposamenen artetik bi hautatuko ditu, showcase bana eskaini dezaten. BASQUE. MUSIC. ekimenaren kide diren Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal ...
2026/05/15
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano Astigarraga igande honetan abiatuko da Euskal Herritik bere bulegoko Benan Oregi teknikaria lagun bisita bat egiteko AEBko zenbait euskal etxe eta komunitatetara, prestatze bidea hasia duen "Diasporaren Legea" deitua denari buruz informazioa eman eta ekarpenak biltzearren, baita lankide izan daitezkeen proiektu eta ...
2026/05/15
"Euskal Berdintasunerako Etxeak-Berdintasunerako Eskola" izeneko ekimena Euskal Etxeei tresnak ematearren sortu zuen Emakundek, "gizarte justu, ez diskriminatzaile eta berdinzale baterantz aurrera egiteko dauden oztopoak kentzen laguntzeko". Proiektutik beretik azaltzen duenez, “euskal etxeetatik aurrerapausoak eman ditzakegu arlo horretan, emakumeen eta gizonen arteko ...
2026/05/14
Hiriburu belgikarra 2026ko ‘Festa Festival’ izeneko jaialdiaren egoitza izan zen joan den larunbatean, maiatzaren 9an. Bruselako Casal Català eta Espai Valencià-Bèlgica erakunde ahaideekin bat egin zuen ‘Correllengua Agermanaten(katalanaren aldeko gure Korrikaren moduko ekimena) inguruan. Community Centre De Vaartkapoen kulturgunean, hiru elkarte hauek ordezkatzen dituzten ...
2026/05/14
Coronel Brandsen herrian aspaldikoa da Euskal Herriko immigrazioaren itzala. XIX. mende amaieratik, euskaldunen presentzia etengabeko motorra izan du Buenos Aires probintziako partidu honek bere garapen sozioekonomiko, kultural eta landa eremukoan. Ekarpen hori eskertzeko, hiriak Mitre kaleko zati bati izena aldatu zion 2023an, Ituzaingó eta Larrea artean, hain zuzen, "Boulevard de los Vascos - ...
2026/05/13
‘Guernicas del lado de acá. Itinerancias y resignificaciones del cuadro de Picasso en Argentina’ (Guernica-k hemengo aldean. Picassoren koadroaren ibiltaritza eta esanahi berriak Argentinan) du izena Raquel Macciuci La Platako Unibertsitateko doktoreak argitaratutako liburuak. Idazlanak Argentinan eragin handia izan zuten bi oinarri izan ditu: batetik Gernikak 1937an ...
2026/05/13
Xantal Lamarque da Montpellier-ko Eskualdunak euskal etxeko lehendakari berria. Albiste hau eta beste hainbat aipamen eta artikulu biltzen ditu Frantzia hego-ekialdeko euskal etxeek —Lyon, Marseilla eta Montpellier— sustaturik lauhilabetero kaleratzen den 'Hiruak Bat' buletinak bere azken alean, 2026ko lehenean. Esan dezagun euskal etxe montpelliertarreko buruzagitza aldaketan, azken bi ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus