euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordaleko Euskal Etxea & Bordeaux Montaigne Unibertsitatea euskara irakasle bila ari dira 2026-2027 ikasturterako

2026/06/01

Euskara irakaslea behar dute Bordelako Euskal Etxeak eta Université Bordeaux Montagne-k, epea aurkezteko, ekainaren 20a
Euskara irakaslea behar dute Bordelako Euskal Etxeak eta Université Bordeaux Montagne-k, epea aurkezteko, ekainaren 20a

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Bordaleko Euskal Etxea eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatea euskara irakasle bat kontratatzeko dira 2026-2027 ikasturtean. Klaseak astelehenetik ostiral eguerdira arte izango dira, gauean eta egunean, Euskal Etxeko egoitzan (Bordele erdian) edo Kanpusean (tranbia zuzenarekin hiri erdigunetik). Kontratuak 10 hilabete iraugo du (irailetik ekainera). Irakasleak 24,000 € garbi jasoko du 800 ordu inguru emateko (laurden bat unibertsitatean eta hiru laurden Euskal Etxean).

Irakaslea 11 taldez arduratuko da (batazbestez 2 ordu astero talde bakoitzarekin) eta Ikasten plataforman izena eman duen ikasle talde bat ere distantziaz segituko du. Taldeen mailak A1 eta B1-B2 artean kokatuko dira. Estimatuak dira frantsesezko ahozko gutxieneko trebetasuna, eta esperientzia edo ikasketak irakaskuntzan. Ezinbestekoa da euskara maila (EGA). Eta motibazioa eta inplikazioa, klase guztietan, tartean Gau Eskolan.

Interesatua bazara, bidali zure kurrikuluma gaueskola@maisonbasque.org helbidera, ekainaren 20aren aurretik.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia