Townsville, Australia. Ramon Lequerica eta Joe Aguirre muslariek ordezkatuko dute aurten ere North Queensland-eko Euskal Etxea Australiako Mus Txapelketan. Bikotea iaz lortutako lehenengo postua mantentzen saiatuko da eta ondorioz, horrekin batera, aurten abenduaren 5etik 13ra Euskadin jokatuko den Munduko Mus Txapelketara joateko txartela bereganatzen. Australiako Mus Txapelketa bihar, ekainaren 13an, lehiatuko da Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxearen egoitzan, goizeko 11etan hasita.
North Queensland-eko Euskal Elkarteak zoriondu nahi ditu, bestalde, Ainara, Cameron eta Sienna gazteak, ‘Gaztemunduri Ateak ireki” programan parte hartzeko hautatuak izan direlako. Gogora dezagun aurten bat egin dutela Gaztemundu eta Ateak Ireki programek, ekainaren 27tik uztailaren 19ra luzatuko den edizio batean, bi deialdirekin: bat Ipar Amerikako gazteei zuzendua, 2023an Ateak Ireki izenpean hasita laugarren ediziora iritsiko dena partaideak Goierri gipuzkoarreko familien etxean geratuta. Eta beste bat Argentina, Uruguai eta Australiakogazteekin, Busturialdea-Urdaibaiko familien etxeetan geratuta. Gaztemunduk 32 urte bete zituen iaz, Jaurlaritza antolatzaile munduko euskal etxeetako gazteei zuzendua.

Townsville: Joe Aguirre eta Ramon Lequerica Sydneyra doaz, Australiako Mus Txapelketara

Cameron, Ainara eta Sienna partaide izango dira 2026ko 'Gaztemunduri Ateak Ireki' programan

Janari ederra ekaineko bazkarian
Hileroko topaketak
2010ean hasitako ohiturari jarraituz, hilabete bakoitzeko lehenengo igandean biltzen dira Townsville hirian egoitza duen Euskal Etxeko kide eta lagunak bazkaria partekatu eta eguna euskal giroan pasatzeko. Ekainaren 7ko bazkaria Balanzategui familiak prestatu zuen eta ondo asko luzitu zen bildutakoei eskainitako pintxo, paella eta postreekin. “Ohi bezala, eguna ederra izan zen, janari, lagunarte eta eguraldi paregabeekin”, adierazi digute Euskal Etxetik.
- North Queensland-eko Euskal Etxea Instagramen, basque_club_nq

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


