euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandean, maiatzaren 18an, egingo dute Brisbane-n Australiako Mus Txapelketa: garaiz zaude izena emateko

2025/05/15

Txapeldunek Sydneyko Gure Txokoren urtebeteko bazkidetza eta Munduko Txapelketara joateko aukera izango dute
Txapeldunek Sydneyko Gure Txokoren urtebeteko bazkidetza eta Munduko Txapelketara joateko aukera izango dute

PUBLIZITATEA

Brisbane, Australia. Datorren igandean jokatuko dute Brisbane-n (Ashgrove, Queensland) Australiako 2025eko Mus Txapelketa. Oroi dezagun, hainbat urtez ordezkaririk bidali gabe egon ondoren Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketara, 2023an txapelketa sailkagarria jokatu zela Brisbanen eta Australiak izan zuela aspaldiko partez bere bikotea, Rubén Álvaro eta Gorka Ojeda kide, Mundukoan Txileko Valdivian. Eta iazkoan ere, Peruko Cuscon egin zen munduko norgehiagokan, jokatu zuten, eta 14 bikoteren artean zazpigarren geratu zen bikote australiarra, kasu honetan Irene Sanjurjo eta Xanti Izalek osatua.

Aurtengo Txapelketa datorren igandean jokatuko dute australiarrek the Newmarket Hall-en, 12:30etan hasita eta izen-emateak egin daitezke oraindik internet bidez. V. Txapelketa da, baina 2023an egin zuten bat Mundukoarekin. Antolatzaileak TASSCA espainiar elkartea eta Basque Club of North Queensland eta Gure Txoko Basque Club euskal etxeak dira. Txapeldunak bidaiatu ahal izango dira Argentinara, aurten Macachinen, bertako Euzko Alkartasuna euskal etxea anfitrioi, jokatu den Euskal Gizatalderen arteko XLVI. Munduko Mus Txapelketara.

Txapelketako izen-emateak norbanaka egingo dira, bikote bakoitzeko partaide bakoitzak beharko du eman izena. Gero, bildu ahal izango dute bikoteka, edo bertan dauden beste banakoren batekin osatu bikotea. Txapelarekin bereganatzen dutenek Gure Txokoko urtebeteko doako bazkidetza lortuko dute, eta Mundukora joateko aukera. 16 bikoteko kupoa egongo da, iristera ordenean. Izen-ematea, 25-35 euro, lekua, The Newmarket Hall, 212 Ashgrove Avenue, Ashgrove, QLD 4060 Australia.

- Txapelketako arauak
- Hemen eman ezakezu izena
- Zalantzak argitzeko: Irene (0474 206 938) edo Rubén (0408 103 000)



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia