euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Iparralde’ elkartea sortu dute Quebec-en; ekainaren 16an erakusketa bat estreinatu; eta film bat egingo dute euskaraz

2026/06/11

"Iparralde: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Quebec Hirian egongo da ikusgai ekainaren 18tik aurrera
"Iparralde: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Quebec Hirian egongo da ikusgai ekainaren 18tik aurrera

PUBLIZITATEA

Quebec Hiria, Quebec. Quebec Hiriko l’Îlot des Palais Museoa izango da "Iparralde: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketaren egoitza, ekainaren 18tik irailaren 8ra arte. Inaugurazioa, berriz, ekainaren 16an egingo da, CELAT Nazioarteko Mintegian. Proposamenak Josu Martinez zinemagile bilbotarraren ‘Bizkarsoro’ filma —Iparraldean, bertako istorio bat kontatuz eta bertako aktoreekin grabatua— hartuko du ardatz eta pelikulan agertzen diren dokumentu, testigantza eta argazki argitaragabeen bidez Ipar Euskal Herriko iraganeko eta gaur eguneko erronkak erakutsiko ditu, esan nahi baita frantses estatuak euskara eta euskal kultura baztertuz eta askotan zuzenean kontra joz eta frantsesa inposatuz eramandako politika, eta egungo egoera, non “Ipar Euskal Herrian jende eta elkarte askok lan egiten duten eskualdeko historia, nekazaritza, lurra, kultura eta hizkuntza ezagutarazteko". "Hori aldarrikatzen da erakusketan”, adierazi diote EuskalKultura.eus-i ‘Iparralde’ elkarteko lagunek.

“Jorratuko diren gaien artean, adibidez, galdetzen diogu geure buruari zergatik dagoen Parisen euskaraz argitaratutako lehen liburua. Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae)1545), François Mitterrand Liburutegian, eta ez Euskal Herrian”, dio euskal jatorridun Coline Amaia Dolharé Sénac quebectarrak. “Martinezen filmak, hainbat eztabaidagai sortzen ditu, tartean zergatik Ipar Euskal Herrian haurrek euskaraz ikasi ahal izateko, sistema pribatura, hau da ikastoletara, jo behar duten”, emendatzen du Senac-ek. Erakusketan Iparraldeko hainbat elkartek ekologia, gizartea, kultura, hizkuntza eta energia arloetan egiten dituzten ekimenak ere jarriko dira ikusgai. Informazio gehiago erakusketaz, hemen

‘Iparralde’ elkartea

Erakusketaren antolatzaileak duela gutxi jaiotako ‘Iparralde’ Elkarteko kideak dira. Ekimen berri honek Iparraldearen eta Quebec-en arteko loturak sendotzeko helburua landu nahi dute eta, besteak beste, esaterako, jakinarazi digute primizia gisa, datozen hilabeteetan euskarazko dokumental bat grabatzekotan direla. “Izenburua ‘Ipar Euskal Herria: mundu komun bat eraiki’ izango du eta erakusketan aurkeztuko ditugun lekukotasunen osagarri izango da.

Proiektuak ikusgarroitasunja eman nahi die Iparraldean eta Iparraldearen alde lan egiten duten erakundeei. Hala nola Bizi Mugi (urgentzia ekologikoaren eta justizia sozialaren aldeko mugimendua); Alda (etxebizitza denontzat); Euskal Herria Zuzenean (musika jaialdia); Euskal Kultur Erakundea (ondarearen kontserbazioa); Eusko (euskal moneta); Euskal Herriko Laborantza Ganbara (tokiko nekazaritza); ⁠Plazara (euskara, erdigunera); Bakearen artisauak (bakearen eta elkarrizketaren aldeko hezkuntza); eta Enargia (trantsizio energetikoa)”, azaldu du 'Iparralde' Elkarteko erreferenteak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia