euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zukan euskal hirukotea biran da aste honetan Quebec-en, euskal egileen piezak joz Quasar Saxophone laukotearekin

2025/09/15

Irailaren 18an hasiko du bere 2025eko bira Quebec-en Zukan Taldeak
Irailaren 18an hasiko du bere 2025eko bira Quebec-en Zukan Taldeak

PUBLIZITATEA

Montreal, Quebec. ‘Chambre D'Écoute’ (Entzuteko gela) izenburupean eta Quebec bertako ‘Quasar Saxophone Quartet’ taldearekin batera, euskal eta Quebeceko sorkuntza uztartzen duen ikuskizun bat eskainiko du ‘Zukan’ euskal hirukoteak datorren ostegunetik hasita Quebec-en. Joko dituzte, besteak beste, Ramon Lazkano, Miguel Matamoro, Emilie Girard-Charest, Abel Paul, Francisco Domínguez eta Chantale Laplante-ren obrak lau hiritan gauzatuko duten programa hautua.

Kronograma

-Irailaren 18an, Montrealen, Le Vivier - Wilder Espace Orange aretoan. Informazioa eta sarrerak, hemen.
-Irailaren 20an, Chicoutimin, CEM Studio aretoan. Informazioa eta sarrerak, hemen.
-Irailaren 23an, Quebec Hirian, hiriko Musika Kontserbatorioan. Informazioa eta sarrerak, hemen.
-Irailaren 25ean, Rimouskin, Tour de Bras aretoan. Informazioa eta sarrerak, hemen.

Maria Zubimendi zumaiarrak (akordeoia), Gorka Catediano mirandatarrak (perkusioa) eta Jon Ansorena hernaniarrak (txistua) osatzen duten taldeak 2021ean bisitatu zuen lehen aldiz Quebe eta Montreal, kultur trukea egitearren bertako ‘Quasar Saxophone Quartet’ taldearekin. Iaz ere igaro zuten denboraldi bat euskal artistok Ipar Amerikako herrialdean, baina beste helburu batekin, egonaldi artistiko bat egin baitzuten Emilie Girard-Charest biolontxelo-jotzailerekin.

Aurreko proiektuek bezala aurtengo proposamenak ere Etxepare Euskal Institutuaren babesa dauka eta artistak adostekotan dira bertako Euskaldunak Quebec elkartearekin musika aktibitateren bat.

-Zukan Instagramen, triozukan



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia