euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udako Ikastaroak: izen-ematea zabalik Donostiako 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan'en, online zein aurrez aurre

2026/06/02

2026ko ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan’ Udako Ikastaroa uztailaren 8an izango da
2026ko ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan’ Udako Ikastaroa uztailaren 8an izango da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan’ Udako Ikastaroaren 2026ko edizioan, musikaren eta euskararen arteko harremana izango dute ardatz nagusia. Etxepare Euskal Institutua eta EHUko Udako Ikastaroak antolatzaile, aurtengoan Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkartearekin elkarlanean, musika arloko hainbat aditu mintzatuko dira uztailaren 8an. Euskarak musikan duen presentzia, gaur egun euskaraz sortzen diren euskal emaitzen ugaritasuna, sortzaileek egiten dituzten hizkuntza-hautuak eta horiek nazioartekotze prozesuetan duten eragina dira jorratuko dituzten gaiak.

Aurrez aurre parte hartu nahi duenak Donostiako Miramar jauregian egin ahal izango du, Mirakontxa pasealekuan, baina online ere egin ahal izango du. Izen-ematea irekita dago jadanik eta prezioa 25 eurotik hasten da. Gonbitea interesa duen publiko orokorrari luzatzen zaio: unibertsitateko ikasleei zein unibertsitatekoak ez direnei, irakasleei, musika sektoreko profesionalei, bai eta euskara kanpoan irakasten duten (edo horretarako asmoa duten) profesionalei ere.

‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan’ Udako Ikastaroen XVI. edizioan egingo da, uztailaren 8ko goizez, programa honekin:

  • 09:00 - 09:15 Erregistratzea
  • 09:15 - 09:25 Jardueraren aurkezpena: Monika Madinabeitia, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria; Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Maddi Arana, Euskal Herriko Musika Bulegoko lehendakaria
  • 09:30 - 10:10 ‘Euskal musikaren sektorea gaur egun’ (Arkaitz Villar, Euskal Herriko Musika Bulegoa)
  • 10:15 - 10:30 ‘Hizkuntza hautuak I’ (Maren Berzosa)
  • 10:30 - 10:45 ‘Hizkuntza hautuak II’ (Jurgi Ekiza)
  • 10:50 - 11:15 ‘Hizkuntza hautuen eragina’ (Amaia Ispizua - Get in)
  • 11:20 - 11:45 ‘Letraren garrantzia jendartera iristeko’ (Jon Maia)
  • 11:45 - 12:15  Atsedena
  • 12:15 - 13:45 Mahai-ingurua: ‘musika euskaraz, nazioarteratzerakoan zer?’ (Arkaitz Villar, Jurgi Ekiza, Maren Berzosa, Amaia Ispizua, Jon Maia eta Irene Larraza)
  • 13:45 - 14:00, Itxiera: Monika Madinabeitia eta Maddi Arana

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia