euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emaiozu bistadizoa Euskal Herriko sormen eta kulturarekiko lehio den BasqueCulture.eus webguneari!

2020/08/04

Basqueculture.eus
Basqueculture.eus

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Webguneak Basqueculture.eus du izena eta "Sormenaren Lurraldea, ezagutu euskararen lurraldea" lelopean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesez ere, baina une honetan eguneratzen ari dira) irakur daiteke sarean. "Euskal sormenaren eta kulturaren ataria"k bistadizo orokorra ematen dio Euskal Herriko errealitate eta ekarpen kulturalari, tradizioa zein abangoardia bilduz. Bertakoentzat zein kanpokoentzat gerta daiteke baliagarria eta, zergatik ez, uda honetan irakurgai. Norberarentzat edo gure errealitatera hurbildu nahi duten lagun edo bisitarientzat.

Webguneak, euskal kulturan bereziki daitezkeen alor esanguratsuak azaleratzen ditu, sarbide ederra eskainiz, esaterako hauek bezalako ataletan: lurra; hizkuntza; tradizioak eta gizartea; zinema; musika; artea; literatura; arte eszenikoak; gastronomia; edota jendea.

Kasu horietan, internetik jaitsi daitezkeen liburuki interesgarri bilduma bat ere eskaintzen ditu, gai horietarako lehenengo hurbilketa egokia egiteko. Baina informazio funtzionala eta direktorio moduko eskaintza ere egiten du gai hauetako batzuetan areago jo eta zuzenean eragileekin harremandu edo informazioa bertatik jaso nahi dutenek erabil dezaten.

BasqueCulture.eus Etxepare Euskal Institutuaren eskutik osatu eta plazaratu zen joan den urte amaieran

Ataletako batzuk:

-Basque. Audiovisual
-Basque. Music
-Basque. Performing arts
-Basque. Books
-Basque. Art
-Basque. Heritage
-Basque. Language & Culture

Jaitsi daitezkeen liburukiak, bere momentuan Etxeparek argitaratuak (pdf-n, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) (liburuak euskaraz, frantsesez eta ingelesez, hemen):

-Euskararen historia laburra (Ivan Igartua - Xabier Zabaltza)
-Tradizioak (Joseba Zulaika)
-Euskal zinema (Joxean Fernández)
-Euskal musika klasikoa (Karlos Sánchez Ekiza)
-Euskal kantagintza: pop, rock, folk (Jon Eskisabel Urtuzaga)
-Estanpa bilduma (Miren Jaio)
-XX. mendeko euskal literatura (Estibalitz Ezkerra)
-Euskal dantza (Oier Araolaza Arrieta)
-Euskal sukaldaritzaz (Hasier Etxeberria)

Aipatzen dituen baliabideetako batzuk:

-Basque audiovisual: www.basqueaudiovisual.eus
-Zineuskadi. www.zineuskadi.eu
-Kimuak: www.kimuak.com
-Euskadiko Filmategia: www.filmotecavasca.com
-Eiken: www.eiken.com
-Basque music: www.basquemusic.eus
-Musika bulegoa: www.musikabulegoa.eus
-Euskadiko Orkestra: www.euskadikoorkestra.eus
-Eresbil: www.eresbil.com
-Musikene: www.musikene.eus
-Artekale: www.artekale.org
-ADDE: www.addedantza.org
-Euskal Dantzarien Biltzarra: www.dantzagunea.eus
-Topic: www.topictolosa.com
-Eskena: www.eskena.org
-Euskal Idazleen Elkartea: www.idazleak.eus
-Euskadiko Idazleen Elkartea: www.escritoresdeeuskadi.com
-Galtzagorri Elkartea: www.galtzagorri.eus
-Euskal Editoreen Elkartea: www.editoreak.eus
-Euskadiko Editoreen Elkartea: www.editores-euskadi.net
-Euskadiko Liburu Ganbara: www.camaralibro.es
-Euskal Irudigileak: www.euskalirudigileak.eus
-EIZIE: www.eizie.eus
-Tabakalera: www.tabakalera.eu
-Azkuna Zentroa: www.azkunazentroa.eus
-Artium: www.artium.org
-Guggenheim Bilbao: www.guggenheim-bilbao.eus
-Bilboko Arte Ederren Museoa: www.museobilbao.com
-Chillida-Leku: www.chillidaleku.com
-Kultura Ondarea: www.euskadi.eus
-Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus
-Kultura eta Hizkuntza Politika Saila: www.euskadi.eus
-Kulturklik: www.kulturklik.eus
-Euskaltzaindia: www.euskaltzaindia.eus
-Mintzola: www.mintzola.eus
-Kontseilua: www.kontseilua.eus
-Topagunea: www.topagunea.eus
-Euskal Kultur Erakundea: www.eke.eus
-Vianako Printzea Erakundea: wwwculturanavarra.es 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia