euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joanes euskal baleazalearen abenturak segitu nahi? Hona New Yorketik, Gillermo Zubiaga komikilariaren eskaintza berria

2020/08/04

Gillermo Zubiaga Pasaiako Albaola faktorian. Ezkerrean album atera berria
Gillermo Zubiaga Pasaiako Albaola faktorian. Ezkerrean album atera berria

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Pandemiari aurre eginez, Joanes euskal baleazalearen komikiak bere laugarren albuma kaleratu du eta, aurrekoak bezala, New Yorken finkatuta dagoen bere "aita" Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkilari euskaldunari zor diogu. COVID-19ak  eta konfinamenduak azkeneko bultzada eman diote eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzuak plazaratutako lehenengo trilogiaren ostean, trilogia berriko zenbaki berria datorkigu, laugarrena, euskal pertsonaia honen urratsak segitu nahi dituzten zaleen gozagarri.


Joanes euskal baleazalearen lehenengo lau albumak, Gillermo Zubiaga komikigilea egile

Orain arteko liburukiak erosi nahi dituztenek, ingelesez, Nevada-Renoko Unibertsitatearen jar daitezke harremanetan, hemen.

Albumak Euskal Herrian eta euskaraz eskuratu nahi badituzu, email honekin kontaktatuz egin dezakezu, santiago.zubiaga@gmail.com.

Elkar liburudendek ere saltzen dituzte aleak, ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioetan. Ikus hemen.

Baina egilearen eskaintza eta guzti lortu nahi badituzu, zuzenean jar zaitezke kontaktuan egilearekin, hemen: gzubiaga@verizon.net.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia