euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.eus: Buletina irailaren 1ean itzuliko da, urtero legez abuztua barne lanak egiteko baliatuko dugu

2020/08/04

Iraila hasi eta hurrengo astean Euskal Diasporaren Eguna etorriko da. Prestatu du zure etxeak ezer bat egiteko?
Iraila hasi eta hurrengo astean Euskal Diasporaren Eguna etorriko da. Prestatu du zure etxeak ezer bat egiteko?

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urtero sasoi honetan bezala, abuztuan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, beraz, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berritzen joango gara denbora honetan agenda, eta gaiak argitaratzen joango gara sare sozialetan, baina buletina atera gabe. Buletina Irailaren 1ean berreskuratuko dugu.

Aurrekaririk ez duen urte bitxi honetan, zorterik onena desiratzen dizugu, irakurle. Ea irailean itzultzen garenean berri onik emateko aukera daukagun, orokorrean, baina bereziki euskal diasporaren alorrean eta gure proiektu honi dagokionez ere. Gero arte!

(Gogoratu, bestalde, gainean dagoela, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna. Irakur hemen horri buruzko artikulua... eta bidali zeure euskal etxearen bideoa Eusko Jaurlaritzari!, zuen irudi batzuk munduko gainerako euskal etxeenekin batera egun horretako bideo orokorrean sar daitezen)



Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Lan ederra egiten duzue. Iraila noiz iritsi zai izango nauzue

    Martin Urrutia (Donostia-San Sebastián), 2020/08/05 00:53

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia