euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Drive Through' bat eratu du SFOko Gure Euskal Etxeak COVID-19ak ekarri dizkion kalte ekonomikoei aurre egiteko

2020/09/01

"Drive Through Fundraiser" ekimenak diru-sarrera batzuk ekarri nahi dizkio Gure Euskal Etxeari
"Drive Through Fundraiser" ekimenak diru-sarrera batzuk ekarri nahi dizkio Gure Euskal Etxeari

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. EEak bere Jaialdian zerbitzatzen duen moduko janaria prestatu eta bazkideak autoz bila pasa, eta autotik jasoko dute, segurtasun neurri guztiak errespetatuz. 'Drive Through' ekitaldia irailaren 12rako, larunbata, prestatu dute, COVID-19a Gure Euskal Etxeari ekartzen ari zaizkion ekonomikoei aurre egiten laguntzeko. Jakina denez, Euskal Etxeak bertan behera utzi behar izan zuen joan den asteburuan bere diru iturrietako bat den urteroko Jaialdia besta, eta jatetxea, koronabirusa hasi zenean itxi zen, aldi berean hala ere bere langileei soldata ordaintzen segitzea erabaki zutelarik. 

Basque Cultural Center-Gure Euskal Etxeak plazaratutako oharrak dio abuztu amaierako urteroko bere Jaialdi bertan behera uztearekin eta bere jatetxearen itxierarekin pasatzen ari den finantza krisian laguntzeko, ekimen hau antolatzea pentsatu zutela, "EEko kideek Jaialdian zerbitzatu ohi den janari apartaz segurtasunez gozatzeko aukera ematearekin batera sarrera ekonomikoa lagungarri izango baitzaio aurrera egiteko bidean.

Parte hartzeko txartelak 50 dolarrekoak dira pertsonako eta irailaren 4erako behar dira erosi eta ordaindu. Nahi duenak edo parte hartzeko aukera ez duenak doaintzak ere egin ditzake, Erosi txartela edo egin zeure doaintza hemen.

Afaria irailaren 12an, larunbata, jasoko da, 'Drive Through' gisa, alegia autotik, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Autoz behar da joan eta iladan ipini. Ez da aparkatzeko aukerarik egongo eta ez da eraikinean sartzen utziko. San Frantziskoko Zazpiak Bat dantzariak arduratuko dira animazioaz. Galderak, info@SFCCC.us helbidera.

Menua: Bildots saiheskiak, txahal egosia, patata erreak, barazkiak, gazta eta euskal pastiza.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia