Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak 2026-2027 ikasturtean Euskara eta Euskal Kultura irakasteko hiru irakurletza deialdi ireki ditu Alemania (1), Txile (2) eta Georgiako (1) lau unibertsitatetan, hain zuzen ere Alemaniako Universität Leipzig-en; Txileko Universidad de Chile eta Pontificia Universidad Católica de Chile-n; eta Georgiako Tbilisi State University-n. Hiruetara aurkezteko epea maiatzaren 13a artekoa izango da. Banan bana, hona hiru deialdietako baldintza eta ezaugarriak kontsultatzeko eta eskabideak egiteko loturak:
- Euskara eta euskal kulturako irakurlea Universität Leipzig-en
- Euskara eta euskal kulturako irakurlea Universidad de Chile eta Pontificia Universidad Católica de Chile-n
- Euskara eta euskal kulturako irakurlea Tbilisi State University-n
Etxepare Euskal Institutuak, berak sustatzen dituen irakurlketei dagokienean argitzen duenez, "Mundu osoko unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditugu euskal ikasketak eskaini ditzaten. Eta programa ezberdinen bidez irakaslegoaren prestakuntza eta ikasleen euskara gaitasuna sustatzen dugu. Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko euskal ikasketak sustatzen ditugu nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan, irakurletza programaren bitartez.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


