euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Australian euskaldunen seme-alaba jaio eta gurasoekin EHra itzulitakoak elkarrizketatzen bukatu du EAA elkarteak

2026/11/18

Euskal Australiar Alkarteak elkarrizketatuetako bi: Jaione Aberasturi eta Maite Etxeandia, azken hau elkarrizketatu gazteena (arg. EAA) Australiarako euskal emigrazioa ikertu eta dokumentatzen daraman lanaren baitan, Euskal Australiar Alkarteak (EAA) bukatu berria du urrian Australian euskal emigranteen seme-alaba jaio eta gurasoekin batera Euskal Herrira itzulitako euskal-australiarrak elkarrizketatzeko proiektua, esan nahi baita ahozko euren lekukotasunak jasotzea. Elkarrizketak eta katalogazioa Elkarteko buru den Esther Kortak gauzatu du, ...

Gehiago irakurri...


Patxaranga Boiseko euskal txarangak, kide berriak biltzeko kanpaina bati ekin dio. Erraza da oso, baietz, anima zaitez!

2026/11/18

Jende bila dabil Boiseko Patxaranga, erraza da parte hartzea, ez da birtuosoa izan behar, bai gogoa eta konpromisoa Patxaranga, Boiseko euskal txaranga, kide berri bila dabil. Deialdi irekia egin du horretarako zale izan daitezkeen euskaldun eta ez euskaldunen artean eta oro har txarangek (edo fanfarre eta musika banda ibiltariek) festa eta ospakizun publikoetan duten garrantzia baloratzen duten guztiei, Euskal Herriko festetan txarangek ekartzen duten eredua Boisen ere biziarazi daitekeela sinetsita, ...

Gehiago irakurri...


Euskal musika saio bikoitza larunbat honetan Bruselan, Maruxak eta Oreka TX taldeekin; azken sarrerak salgai!

2026/11/17

Euskal Herritik joanik, Maruxak eta Oreka TX taldeek kontzertuak eskainiko dituzte azaroaren 21ean Bruselan Hiriburu belgikarreko Euskal Etxeak poz handiz jakinarazi du oso sarrera gutxi geratzen direla larunbateko ikuskizunerako. Emanaldiak bi errezital ezberdin bilduko ditu: trabestismoa, musika eta euskal tradiziok uztartzen dituen eta folklorea ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzaile batetik sortzen duen Maruxak talde nafarrarena eta Oreka TX taldea osatzen duten Harkaitz Martínez de San Vicente ...

Gehiago irakurri...


Edlab, euskal komunitate globalean sakonduz: unibertsitate mailako hiru ikastaro, online, diasporari zuzenduak

2026/11/17

Euskal Diaspora Laborategia-Edlabek 2027an eskainiko diren aukerak edlab.euskaletxeak.eus webgunean kontsulta daitezke Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak edlab –Euskal Diaspora Laborategia– aurkeztu du; edlab euskal komunitate globala lotu eta indartzeko proiektu berria da hiru mikrokredentzial bidez, nortasuna, komunikazioa eta ekintzailetza uztartzearren. Programa online garatuko da bere osotasunean, saio sinkroniko eta asinkronikoekin, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Alberto Irigoyen eta Xabier Irujo historialarien euskal erbesteratzeari buruzko liburu berria plazaratu du EHUk

2026/11/16

Xabier Irujo eta Alberto Irigoyen-en ‘Historia del exilio político vasco (1939-1979). Comunidades políticas diaspóricas’ liburuaren azala Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Argitalpen Zerbitzuak eskuragai ipini du dagoeneko bere webgunean Xabier Irujo Ametzagak (Caracas, 1967) eta Alberto Irigoyen Artetxek (Montevideo, 1959) idatzitako azken liburua. ‘Euskal erbesteratze politikoaren historia (1939-1979). Diasporako komunitate politikoak’ (‘Historia del exilio político vasco (1939-1979). Comunidades políticas ...

Gehiago irakurri...


Sara Pagolak Buenos Airesen Euskadiren ordezkari izateari utzi dio postu horretan 13 urtez aritu ondoren

2026/11/16

Sara Pagola Azpiri Euskadiko berdintasun politikak aurkezten Cordoban Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan (2023) EHAA buletin ofizialak ostiralean, azaroaren 13an, eman zuen argitara Pradales lehendakariak sinatutako kargutik kentzeko dekretua, eta egun horretan bertan plazaratu zuen azkeneko 13 urteetan Buenos Aires egoitza izanik Euskadiren ordezkaria izan den Sara Pagolak bere azken agurra Argentinan eta Uruguain lagun, lankide eta txalupa bereko arraunetan ilusio- eta apustu-kide izan dituenei eskerrak emateko eta ...

Gehiago irakurri...


Txengel Etxea EE alemanak musika zuzenean, tailerrak eta gastronomia ekarriko ditu Koblenz-ko Eguberri Merkatura

2026/11/13

Koblenz herrikoko Abendualdiko Azoka azaroaren 28an eta 29an izango da, Txengel Etxea partaide 2026 urte hasieran iragarri zuten programari zintzo eutsiz, Koblenz-ko Txengel Etxeak bertako ‘Adventsbasar’en edo Abendualdiko Azokan burutuko dituen ekintzen berri eman du. Gabon eta urte amaiera giroko ekitaldi hau azaroko azken asteburuan egingo da Gülseko festplatzen, hilaren 28 eta 29an, hiru ardatz nagusirekin: euskal musika zabalduko du oholtzetan, musika eta ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesen Laurak Bat Museoen Gauean: bisita gidatua, musa, korua, euskara, danborrada, musika, dantzak...

2026/11/13

Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxe historikoaren eraikinaren fatxada. Barruan Gernikako Arbolaren kimua, trinkete tradizionala eta ospakizun komunitarioen gune den Pedro de Basaldua Aretoa Buenos Airesko kultur zirkuitua gau handi baterako prestatzen ari da. Larunbat honetan, azaroaren 14an, arratsaldeko zazpietatik goizaldeko biak arte, hiriko Kultura Ministerioa antolatzaile duen Museoen Gaua ospatuko da, aurreko edizioan milioi bat pertsona bildu zituen ekitaldia, hiriko hirurehun gunetan barrena. Aurtengoan, hirurehun eta berrogeita hamar entitateraino igoko da eta orain arteko markak gainditzea ...

Gehiago irakurri...


Astebeteko jarduerak larunbatetik aurrera Sydneyko Gure Txokon, bere 60. urteurrena bazkide eta lagunekin ospatzeko

2026/11/12

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak 60 urte bete ditu eta azaroaren 14tik 22rako programa batekin ospatuko du Egun bakarra eta ordu batzuk baino ez dira falta programa hasteko eta Sydneyko Gure Txokoko kideak irrikan daude. Izan ere, hilabeteak daramatzate urtebetetzea antolatzen eta ahalegintzeak merezi izan du: jende ugari espero dute larunbatean bertan hasita, euren egoitzan zein aire zabalean burutuko diren jardueretan partaide. Programaren kultur eskaintza zabala izango da oso eta etxekoekin ...

Gehiago irakurri...


"Nortasuna Eraikitzen": Rosarioko Zazpirak Bat EEak 2027ko Euskal Aste Nazionalaren logo eta leloa aurkeztu ditu

2026/11/12

Auzolanaren emaitza izan dira Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak 2027ko Euskal Aste Nazionakerako asmatu dituen lelo eta logoa Aurkeztu berria du Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak datorren urteko Euskal Aste Nazionala identifikatuko duen irudi instituzionala. Ikur berria EEko Zuzendaritza Batzordeko kideen arteko lan bateratuaren emaitza da. Zenbait bilera egin osteanbideiak eta proposamenak partekatzeko, “Nortasuna Eraikitzen” da hautatu duten leloa, eta horren gainean eraiki dute logoa. Izan ere, bi hitz horietan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia