euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Barnean duen Gernikako Arbola izango da 2027an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen 150. urtebetetzeko logoa

2026/08/05

Pixkanaka joango dira plazaratzen Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen 150. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Agurra kimu aitzinean
Pixkanaka joango dira plazaratzen Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen 150. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Agurra kimu aitzinean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ateak zabalik segitzen duen munduko euskal etxe zaharrena da eta 2027an bere 150. urteurrena beteko du. 1877ko martxoaren 13an sortua, 1876an gertatua zen euskal foruen ezabatzeari erantzun zion zuzenean, eta geroztik erreferentzia eta itsasargi izan da Argentina eta Euskal Diaspora osoko euskal komunitateen artean. Pixkanaka hurbiltzen doa 2027a, eta horrekin batera Laurak Bat Euskal Etxearentzat, baina oro har zortzigarren probintziako eta Euskal Herroi bertako euskaldunentzat esanguratsua den ospakizun hau.

Bere historian zehar Argentinako euskaltasunaren eragile eta lekuko, 1904tik egun egoitza duen Buenos Airesko Belgrano kalean dago kokatua. Eta ixtorio bitxia, Gernikako Arbolaren kimu bat —dagoeneko historikoa hau ere— babesten du1906tik, eraikinaren barnean hazten, bertatik, euskal etxe honetatik, baina 150 urte hauetan Argentinan eta munduan barrena sortzen joan diren hamaika euskal etxeetatik euskaltasunari eta Euskal Herriari egindako ekarpenen sinbolo gisa, bizirik, egokitzen, aurrerabideari ekiten, erroak ongi finkatuta hosto berriak ateratzen, iraganari geroa ematen.


Laurak Bat-en 150. urtebetetzea dela-eta, eraikinak barnean babesten duen arbola sinbolo


"LAURAK BATzar" deitu duen Azoka egingo du erakundeak abuztuaren 28 eta 29an

Prestaketa lanetan ari dira 2027a urte handia eta berezia izango baita erakundearen bizitzan. Eta ospakizun hori bertako Gernikako Arbolaren kimuarekin lotu dute 150. urteurrenerako sortutako logoan. EEak "LAURAK BATzar" egingo du abuztuaren 28 eta 29an bere instalazioetan, Azoka, hamaika produktu erakutsi eta salduz 12etatik 19etara. Eta berehala kokatuko da urtebetetze biribileko urtean. Adi egon xehetasunetara, eta batu ospatzera, guztion urtebetetzea baita, bertako eta Diaspora osoko euskaldunen urtebetetzea.

- Buenos Airesko Laurak Bat Instagram
- Buenos Airesko Laurak Bat Facebook



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia