Buenos Aires, Argentina. Berriro ere zeharkatuko du Ozeano Atlantikoa artista basauritarrak, oraingo honetan 2022ko abuztuan Buenos Airesen grabatu zuen pelikularen aurkezpena bultzatzeko. ‘Pensamiento Lateral’ (Alboko pentsamendua) martxoaren 26an estreinatuko da, eta Buenos Aires, Rosario, Bahía Blanca, Mendoza, Mar del Plata eta Córdoba hirietako zinema aretotan ikusi ahal izango da. Horrez gain, 16:9 Cine ekoiztetxea antolatzaile, bi hitzaldi eskainiko ditu Ituñok euskal etxeetan: Buenos Airesko Laurak Bat-en, martxoaren 23an, astelehena; eta Rosarioko Zazpirak Bat-en, martxoaren 27an, 18etan.
'Pensamiento lateral' filmaren trailerra
Hona filma proiektatuko duten aretoak (guztietarako sarrerak, hemen erosi daitezke):
Buenos Aires (martxoaren 26tik aurrera)
- Atlas Zinema (Caballito, Patio Bullrich eta Nordelta).
- Cacodelphia Zinema.
Rosario: El Cairo Zinema
- Martxoaren 27an, ostirala, 21:30ean, Itziar Ituñok berak aurkeztua
- Martxoaren 28an, larunbata, 18:00etan
- Martxoaren 29an, igandea 20:30ean
Córdoba: Cinemacenter Zinema
- Martxoaren 27an, ostirala, 21:30ean
- Martxoaren 29an, igandea, 21:30ean
Bahía Blanca: Cinemacenter
- Martxoaren 28an, larunbata, 21:30ean, Itziar Ituñok berak aurkeztua
- Martxoaren 31an, asteartea, 21:30ean
Mar del Plata: Ambassador Zinema
- Martxoaren 27an, ostirala, 21:30ean
- Martxoaren 29an, igandea, 21:30ean
Mendoza: Cinemacenter Zinema
- Martxoaren 27an, ostirala, 19:30ean
- Martxoaren 29an, igandea, 19:30ean
Filma
Mariano Hueter argentinarra zuzendari, ‘Pensamiento Lateral’ filma thriller generokoa da. Buenos Airesen kokatuta, Ituño psikologo baten azalean jartzen da. Gaizkile batzuek bahitu eta lantegi abandonatu batera eramaten dute, uste baitute delitu bat burutzen lagunduko dien informazio baten jabe dela. Itziar Ituñorekin batera César Bordón eta Alberto Ammann aktore argentinarrek osatzen dute aktore zerrenda. Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiaren iazko edizioan aurkeztu ondoren orain zinema areto komertzialetara iritsiko da filma.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


