euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itziar Ituño (gaur) eta Maialen Lujanbio, Argentinako CCEBA Kultur Gunearen ‘Emakumeak eta berdintasuna’ Zikloan

2020/09/16

Euskal partaidetza Argentinako CCEBAk antolatutako ‘Emakumeak eta berdintasuna’ Zikloan
Euskal partaidetza Argentinako CCEBAk antolatutako ‘Emakumeak eta berdintasuna’ Zikloan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Beijing-eko Ekintza Plataformaren 25. urteurrena dela eta ‘Diverses’ (sic) izeneko programaren baitan ‘Emakumeak eta berdintasuna’ ziklo birtuala ari dira egiten aste honetan, Argentinako CCEBA (Buenos Aireseko Kultur Gune Espainiarra); NBE Emakumeak Argentina; eta DerHumALC [IMD] Multimedia Institutua antolatzaile.

Erreferente eta aktibista iberoamerikarrak solaskide hausnarketa partekatu eta bultzatzeko helburua duen ekimen honek ordezkari euskaldunak izango ditu. Alde batetik, Itziar Ituño aktore eta abeslariak “Narrativas sobre las violencias vividas por las mujeres” (Emakumeek bizi izandako bortxakeriei buruzko narrazioak) izenburuko mintegian hartuko du parte, aldez aurretik grabatutako mezu batekin.

Talde berean Thelma Fardin (Actrices Argentinas elkartekoa); Maria Claudia Albornoz (La Poderosa elkartekoa); eta Nerea Barjola (politologo bizkaitarra) ere arituko dira. Hitzordua ordu bietan da, Argentinan (arratsaldeko 7ak, Euskal Herrian), eta Facebooken eta Youtube CCEBAn segitu ahal izango da.

Maialen Lujanbiok ere ordezkatu ditu euskal emakumeak, bere kasuan laburmetraia baten bidez. Aste osoan eta Zikloaren baitan, Ageda Kopla Taldeak zuzendutako Beti Bezperako Koplak ikusgai egongo da Octubretv.com plataforman (Argentinan soilik). Gogora dezagun 2016ko film honetan, eta Santa Ageda bezperan ospatzen dena gogoan, genero indarkeriaren kontrako salaketa gogorra egiten duela bertsolari hernaniarrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia