euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria eta bere Diaspora: Euskaltzaleak-etik pasa ostean, Itziar Ituño bat gehiago izan zen Rosarioko Zazpirak Bat-en

2022/06/08

Basauriko Itziar Ituño aktorea bisitan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean
Basauriko Itziar Ituño aktorea bisitan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Programa bete samarra maiatzeko azken asteburukoa Itziar Ituño aktore basauritarrarentzat, Euskal Herritik 10.000 kilometrora, baina euskal giroan eta 'etxean' hala ere, halakoxea baita gure Diaspora. Ostiralean, maiatzaren 27an --hala jaso zuen EuskalKultura.eus-ek-- Euskaltzaleak euskaltegia bisitatu zuen Buenos Airesen, Argentinara egin duen lehenengo bidaian, bertako Mariano Hueter zuzendariaren "Pensamiento lateral" filma grabatzera etorria. Biharamunean, berriz, maiatzaren 28an, Rosariora bidaiatu zuen, hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxea bisitatzera gonbidatua.

Argentinako bi aktoreren eskutik iritsi zen “Zazpi”-ra: Alejandra Oteiza, Euskal Etxeko bizitza osoko bazkidea, dantzaria eta dantza taldeko zuzendaria urte askoan, eta Laura Azcurra, duela gutxi Rosarioko euskal etxera bere euskal sustraiak ezagutu nahian hurbildu dena. Bi aktoreekin eta EEko kide eta Zuzendaritza Batzordeko lagunarekin batera, hiria bisitatu zuen, Banderaren Monumentua ezagutu eta Zazpirak Bat Euskal Etxeraren egoitza dotorera heldu zen. Harrera ederra egin zioten bertan 'erreki argentinarra' eta guzti. Euskal dantzak ez ziren falta izan, Gaztedi Zutik dantza taldeko kideak bertaratu baitziren. Gazteek aktorearekin batera dantzatu zuten. Izan ere, Ituñok trebetasun handia erakutsi zuen, bideoan ikus daitekeene, Godalet Dantza dantzatzen.


Itziar Ituño Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lagunekin, elkarrekin dantzari



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia