euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kontzertua Bruselan maiatzaren 9an Jazzwoman (Katalunia), Neomak (Euskal Herria) eta Mongofre-rekin (Illes Balears)

2026/03/18

 Jazzwoman katalanak, Neomak euskaldunak eta Mongofre balearren Menorcako rumba
Jazzwoman katalanak, Neomak euskaldunak eta Mongofre balearren Menorcako rumba

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Elkarrekin lankide aritzeko daramaten dinamikarekin aurrera eginez, kontzertu adierazgarria iragarri dute hiriburu europarrean Bruselako Euskal Etxeak, Kataluniako Casal-ek eta Espai Valencia Bélgica erakundeek, izan ere hiru talde esanguratsu emanaldi bakarrera bildurik: Jazzwoman eta euren aire rapero eta afrikarrak, Neomak euskaldunen folk-eta kantua eta Ses Bísties de Mongofre balearren Menorcako rumba. "Rapetik eta afrotrapetik euskal folkera eta Menorcako rumbara: erritmo, kultura eta energiaz beteriako gau ahaztezina izango da", agintzen dute.

Kontzertua maiatzaren 9an izango da, 18:00etan, VK Concerts-en, Centre communautaire De Vaartkapoen-en (De Vaartkpoen Schoolstraat 76an, 1080 Saint-Jans-Molenbeek). Prezioak, 39 euro publiko orokorrarentzat, 30 euro erakunde antolatzaile bateko kide direnentzat, eta 25 euro Casal, Espai, BEE elkarteetako biko bazkide direnentzat. Sarrerak berehala jarriko dituzte salgai, egon hadi hiru elkarteetako webgune eta sare sozialei (@espaivalenciabelgica, @bruselakoeuskaletxea eta @casalcatbru). Orduak, 18:00etan ateak zabalduko dira, 18:30ean Ses Bísties de Mongofre, 20:00etan Neomak, 21:45etan Jazzwoman.

Centre communautaire De VaartkapoenRue Saint-Joseph, 14 1080 Molenbeek-Saint-Jean
emaila: devaartkapoen@vgc.be
webgunea: https://www.vaartkapoen.be/fr/activiteiten/festa-festival
telefonoa: +32 2 413 04 10
telefonoa (erreserbak): +32 2 413 04 10



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia