Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak, munduko euskal etxeetan zabalik den zaharrenak, 150 urte beteko ditu 2027ko martxoaren 13an. Mende eta erdiko ibilbide hori ohoratzeko, egitarau zabala ari da prestatzen erakundea 2027 osoran garatzeko. Efemerideari begira, 2026ko martxoan jakinaraziko dituzte ospakizun programaren xehetasunak. Data horretarako, baita ere, prest nahi dute izan urteurrenaren irudia: 2026ko zabalkunde aurre-ekitaldietan zein 2027ko urte osoko programan identifikagarri erabiliko duten logoa.
Hau guztia dela eta, mende eta erdiko bizitza islatuko duen irudia aukeratzeko, ‘'50 urte logotipo lehiaketa' abiarazi du EEak. Karia horretara euskal etxe eta komunitateetako kideei deia luzatu die bakarka zein taldeka parte har dezaten, proposamen originalak eta argitaragabeak bidaliz. Lanak hona behar dira igorri: concurso150urte@gmail.com. Jasotze-agiria bidaliko zaio egile bakoitzari. Diseinuak helarazteko epea 2026ko martxoaren 6ra arte, ostirala, dago zabalik. Astebete geroago, martxoaren 13an, ezagutaraziko dira logoa eta egile(ar)en izena(k), ekitaldi-agenda osoarekin batera.
- Lehiaketaren oinarriak hemen

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



