euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egoera Larriko Dirulaguntzak 2025: 200.007 euro egotzi zaizkie Argentina, Txile, Kuba eta Venezuelako onuradunei

2025/12/23

1877an sortua, Habanako Euskal Etxea (Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia, AVNB) munduko zaharrenetako bat da
1877an sortua, Habanako Euskal Etxea (Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia, AVNB) munduko zaharrenetako bat da

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria (BOPV-EHAA) buletinak gaur asteartea, abenduaren 23an, eman du argitara Ebazpena, 2025eko abenduaren 8koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak esleitzen baitzaizkie atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko, 2025erako.

Guztira 200.007 euro egotzi zaizkie Argentina, Txile, Kuba eta Venezuelako 83 galdegileri, bitartekari izan direla honako herrietako EEak: Argentinan (19), Buenos Aires (Juan de Garay Fundazioa eta Laurak Bat), Chacabuco, La Plata, Rosario, San Nicolás, Tandil, Maipú eta Ayacuchoko EEak; Txilen (12), Valparaíso-Viña del Mar-ko eta Santiagoko (Euzko Etxea eta TRxileko Euskal Gizataldea) EEak; Kuba (41), Habanako EEa (AVNB); eta Venezuelan (11), Caraboboko Eusko Etxea. Beste zortzi eskabide kanpoan geratu dira, epez kanpo aurkezteagatik, edo akatsak garaiz ez zuzentzeagatik, zortziak Caracaseko Eusko Etxekoak.

Ebazpenaren testu osoa
- Deialdiari dagokion informazio guztia



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia