euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Partaidetza polita, etxeko taloak eta "txistor txinatarra" Shanghaiko Euskal Etxeak antolatutako San Tomas festan

2025/12/24

Giro ederra Shanghaiko Euskal Etxean Santo Tomas Eguna ospatzeko
Giro ederra Shanghaiko Euskal Etxean Santo Tomas Eguna ospatzeko

PUBLIZITATEA

Shanghai, Txina. Dauden lekuan daudela, euskaldunek joera dute bildu, eta etxean ikasitako moldean ospatu eta bat egiteko. Txinan, Shangahiko Euskal Etxea ez da batere diferentea horretan, eta ohitura finkatua duten bezala, aurten ere bertakoak bilduak dira, abenduaren 13an, Euskal Herian baino astebete lehenago, San Tomas festa, Euskal Herrian Eguberriari ate joka gaudela adierazten duen euskal jaia partekatzeko. Partekatu ere, arrakastatsu partekatu dute, kopuruz –55 pertsona bertaratu ziren EEaren egoitzara– eta jende motaz, ohi baino Txina bertako lagun gehiago hurreratu baitziren, normalean datozen euskaldun, espainiar eta latinoamerikarrekin batera.

Ekitaldia eguerdi aldera hasi zen, egunari eta euskal txokoei dagokien menu eder batekin: patata-tortillak, Tolosako babarrunak, gildak, gazta, txorizoa-eta... “Taloak guk geuk egin genituen; horiekin batera, ekitaldiko garrantzitsuena, txistorra, zorionez Txinan bertan lortzea badaukagu”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i sukaldari taldearen buru ere izan zen Jon Zabala Elkartzeko lehendakariak. Edarien arloan, txakolina eta sagardoa atera zituzten; eta postre gida, gazta tarta.


Euskal Herriko menu tipikoa Shanghaiko San Tomas egunean, eta tartean, taloak, bertako txistorrez


Hainbat kutixi, batzuk momentuan jateko izan ziren eta etxera eramatekorik ere izan zen

Arratsaldeko hirurak aldera eta ospakizunari bukaera biribila emateko, euskal produktuen zozketa egin zuten festan parte hartu zutenen artean. Lehenengo saria, produktu saski bat; bigarrena, sagardo eta txakoli botila parea; eta hirugarrena, Euskal Etxeko mantal bat. Horiekin batera, sari nagusia beste urte batez San Tomas ospatzeko bildu ahal izatea izan zen, etxean ikasitako ohitura eta tradizioak bertan ohoratu beta partekatu ahal izatea lagun zahar eta berriekin, euskara eta euskal kultura bilgarri, 

- Shanghaiko Euskal Etxea Instagramen, shanghaiko_euskal_etxea



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia