euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hurkoarengana hurbiltzeko aukera eta aitzaki ederra den honetan, onena desio dizugu, irakurle, Zorionak!

2025/12/24

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Hala ikusten dugu guk, hala ikusi izan dugu aurretik ere, aukera bezala, nahi duenak hurkoarengana hurbildu eta lagunkoiago, lagungarriago, enpatikoago eta modu sanoagoan begiratzeko ingurura, begiak zabaltzeko, edo gehiago zabaltzeko, eta gure hondar ale hori apur bat loditu eta, ondoan dugunaren lekuan jarriz, geure ekarriari begirada berria eman eta gehiago konprometitzeko, ez beti soilik diru kontuetan, jarrerak axola handia baitu, maskarak albora uzteak eta apalago, irekiago, jatorrago, haurrago izaten uztea geure buruari, hasteko egun hauetan, gero gerokoak.

Baina ez gara luzatuko, lerro hauen helburua, agiantza edo desio onenak bidaltzea da. Eskertzea beste urte batez gure bidelagun izatea euskal diasporaren zerbitzuan daramagun ekimen honetan. Gabon Gaua eta Eguberri Eguna ongi pasa, eta abenduaren 26an ikusiko dugui berriz elkar, ondoren urte amaitu arteko bidea egiteko.

Zorionak eta agiantza onenak, lagun irakurle!



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia