euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bost kontinenteetan bizi diren nafarrak partaide egin da Iruñean 8. NEXT Topaketa Nafarroako Gobernua antolatzaile

2025/12/26

8. NEXT Topaketak, kanpoan bizi eta egunotan Gabonak etxean pasatzera etorritako hainbat nafar bildu ditu abenduaren 26an Iruñean
8. NEXT Topaketak, kanpoan bizi eta egunotan Gabonak etxean pasatzera etorritako hainbat nafar bildu ditu abenduaren 26an Iruñean

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Kanpoan bizi diren ehun nafar baino gehiagok hartu dute parte gaur ostirala, abenduaren 26an, Iruñean, Nafarroako Gobernuak antolatutako 8. NEXT Topaketan. Urteroko egutegian sasoi honetan dagoeneko ohikoa bihurtu den ekitaldian Ana Ollo lehendakariordeorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak kanpoan dauden nafar herritarrekin buruz buru lan egitearen garrantzi estrategikoa azpimarratu du gero eta globalizatuago den mundu honetan. Bertaratu diren bost kontinenteetako lekukotzen artean, Buenos Airesko Nafarroako Etxeko lehendakari den Daniel Remondegui-rena aipa daiteke, zentro hau bere 130 urte ospatzen ari den urtean hain zuzen ere.

Bere hitzaldian, Ana Ollok beste herrialde batzuetan bizi diren pertsonen eta Nafarroako gizarte-erakundeen arteko topaketa-foro honen garrantzia gailendu du. «Gaurko ekitaldiak, zortzigarren urtez, funtsezkoak eta konpromiso luze baten emaitza diren politika batzuk sendotzea islatzen du, hainbat eragilek partekatutako konpromisoak, jarrera positiboa eta proaktiboa mantentzen baitute», esan du, Gobernuak emigranteen komunitatearekiko duen konpromisoa. Nafarroarekin loturak mantentzeko hainbat neurri ezarri dira, 2023an Legea onarturik eta ondoren garatuz, Kanpoan dauden Nafar Komunitateen Kontseilua sortuz eta urratsekin aurrera eginez.

Zubiak ezartzea eta Nafarroa Globala

«Gure erantzukizun publikotik, uste dut Nafarroako herritar guztiei  —bai arrazoi desberdinak medio atzerrian bizi zaretenoi, bai Foru Komunitatean gaudenoi— baliabide publikoak eta neurriak eskaini behar dizkiegula bizitza, bizikidetzan bizi behar dun bizitza hori, ahalik eta onena izan dadin», esan du Ollok bere hitzaldian, «harresiak eraiki edo mugak itxi beharrean zubiak eraiki eta ateak irekitzearen garrantzia» azpimarratuz. «Mundua inoiz baino globalagoa da gaur egun, eta gizartea higikorra da eta etengabe ari da aldatze. Zuen esperientziak, istorioak eta testigantzak dira horren adibiderik onena. Horregatik, Kanpo Ekintzako taldeak bere lehentasunetako bat bihurtu du Nafarroako Gobernuaren eta kanpoan bizi diren herritarrekiko harremana, aurtengo maiatzean onartutako Nafarroako Gobernuaren 2025-2028ko Bigarren Kanpo Ekintza Planean islatzen den bezala, arreta zehatz batekin, 3. ardatza, «Nafarroa Globala» deitzen dugun hori».

«Egunotako nazioarteko errealitateak geure burua Europar Batasunaren oinarrizko balioetan —giza eskubideak, askatasuna, demokrazia, berdintasuna eta zuzenbide estatua— berrestera bultzatzen gaitu, eta defendatzea aldi berean, pluralismoa, diskriminazio eza, tolerantzia, justizia, elkartasuna eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezaugarri dituten gizarte eredu bat. Uste dut bizi garen garai honetan, gaitasun profesionalez eta esperientzia pertsonalekin batera, garrantzitsua dela oinarrizko printzipio hauek partekatu eta defendatzea». Bai Ollok, bai Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia Sergio Pérezek bere hitzaldian, Nafarroako Gobernuak diasporarekiko konpromiso bikoitza azaldu dute: talde honekin harreman arin eta aktiboa mantentzea eta, hala nahi dutenen itzulera posibleak erraztea, guztia Gobernuaren departamentuen arteko ikuspegi batekin eta Nafarroako ehun sozioekonomikoarekin lankidetzan.

Presentzia nafarra bost kontuinenteetan

"Nafarroa Bost Kontinenteetan" izenburupean, kanpoan bizi diren ehun pertsonatik gora aritu dira Topaketan partaide, 98 aurrez aurre eta 22 online. Gai nagusia bost kontinenteetan bizi diren nafarren arteko elkarrizketa izan da, munduko txoko guztietako eskainiz testigantzak. Beren esperientziak partekatu dituzte besteak beste: Zeelanda Berria bizi den María Lambertok; Kanadako Eva Chivitek; Argentinako Daniel Remondegui-k; duela gutxi Alemaniatik itzulia den Silvia Zudairek; Austriako Victoria Echegoyen eta Grooschmid-ek; Singapurreko Eduardo Martínez López-ek; Dubain bizi den Maite Venturak; eta Ugandako Joseba San Roque-k. Bestalde, Txema Sainz eta Jessica Patiño, munduan zehar bidaiatzen ari diren nafarra eta venezuelarra ere online konektatu dira.

Bere aldetik, Sergio Pérez García Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak goberni nafarrak azken legegintzaldietan kanpoan dauden nafarrekin harremanak sendotzeko hartutako kudeaketa neurri eta araudi urrats zehatzak aipatu ditu xehetasunez. «2023an, Nafarroatik kanpo dauden nafarren herritartasunari buruzko Foru Legea onartu genuen, aurten kanpoann dauden Nafarroar Komunitateen Kontseilua sortu dugu, Itzulera Bulegotik lanean jarraitzen dugu Nafarroara itzuli nahi dutenei laguntzeko, eta etengabeko komunikazioa mantentzen dugu oraingoz itzultzeko asmorik ez badute ere, beren lurraren, Nafarroaren, eraikuntza kolektiboan lagundu nahi dutenekin».

Zortzigarren NEXT Topaketa

Aurtengo maiatzean, Nafarroako Gobernuak 2025-2028 aldirako Bigarren Kanpo Ekintza Plana onartu zuen, “Nafarroa Globala” ardatz espezifikoa ezarriz. Bere helburua kanpoan dauden nafar herritarrekiko zerbitzua eta harremanak hobetzea da, Nafarroa proiektuan parte hartzea sustatzea eta gure eskualdearen irudi erakargarri, anitz eta garaikidea lantzea. 1. Ekintza Lerroak beste eskualde eta herrialde batzuetan kokatutako nafar zentroekin eta Nafarroan jarduten duten eskualde elkarteekin laguntzeko eta lankidetzan aritzeko lana ezartzen du. Horrek nafar komunitateak eta Nafarroako Etxeak indartzen laguntzen du, barne kohesioa eta lankidetza jardueren eraginkortasuna sustatuz. NEXT Estrategiak atzerrian dauden nafar herritarren arteko harremana eta trukea erraztea zehazten du “Hurrengo Bileren” bidez, eta horixe da Gabon gaueko zortzigarren topaketa honen helburua, azpimarratu dute.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia