euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txinan kultura trukean zebilen ikasle talde gasteiztar batek Shanghaiko Euskal Etxea bisitatu du

2016/05/23

Ikasle gasteiztar taldea Shanghaiko euren parekoekin bertara egin berria duten bidaian
Ikasle gasteiztar taldea Shanghaiko euren parekoekin bertara egin berria duten bidaian

PUBLIZITATEA

Hogeita hamar ikasle eta bi irakaslek osatutako talde gasteiztar bat Txinan ibili da azken hilabetean, Shanghaiko Pinghe Bilingual School delako eskolarekin trukean. Aurretik Gasteiza etorria zen eskola txinatarreko ordezkaritza bat, eta orduan haiek Gasteizen bezala, hemengoak ere bertako kulturan murgildu eta zuzeneko lekukotasun eta kontaktua jasotzeko baliatu dute bidaia. Shanghaiko Euskal Etxearen egoitza ere bisitatu dute, hirian eta Txinan oro har dauden euskal enpresen eta profesionalen lehen eskuko berri bilduz.

Shanghai, Txina. Gasteizko Egibide ikastetxeko hamabost ikasle, hamabi batxilergokoak eta bat erdi mailako ziklokoa Jesus Obreron, eta bi Arriagako erdi mailako ziklokoak, bi irakasleren laguntzarekin, Shanghai hiriko Pinghe Bilingual School-en egon dira kultura elkartruke batetan apirilaren 18tik maiatzaren 1eraino. Egonaldian Shanghaiko euskal etxea bisitatu dute.

Bere aldetik, Txinako ikastetxe honetako ikasleak, pasa den ikasturteko otsailean eta uztailean egon ziren bi txanda ezberdinetan, eta orain egonaldia itzuli zaie Txinara txanda bakar batetan. Irakasleak eta ikasleak, Txinako eguneroko bizimodua bizi izateko, bakoitza familia baten egon da bizi izaten, Eusko Jaurlaritzatik adierazi dutenez.

Elkartruke honetan, Txinako kultura, sukaldaritza, kaligrafia, hizkuntza, artea ezagutu eta bizi izan dituzte. Era berean Sanda University bisitatu dute bertako Filologia Espainiarreko ikasleekin mintza laguntzaile praktikak eginez. Baita ere Shanghaiko Euskal Etxea bisitatzeko parada aproposa izan zuten Lehendakaritzaren eskutik, eta honela euskal enpresa eta euskaldunen egoerari buruz informazioa jaso zuten.

Alderdi guztietatik esperientzia aberasgarritzat jo du: internalizazioa, elkarbizitza, kultura. Harremanak hazi eta sendotu egin dira gehiagotan elkarbizitza hau egin ahal izateko etorkizun batean, ondorioztatu dute antolatzaileek Jaurlaritzatik adierazi zaigunez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia