euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Laurak Bat EEak bere egoitza bisitatzera gonbidatzen du Jon Uriarte omentzen duen programa batekin

2022/10/19

Laurak Bat euskal etxeko Jon Uriarte programaren afixa
Laurak Bat euskal etxeko Jon Uriarte programaren afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bere egoitza historikoa aurkeztu eta bertan jazotako euskal gizataldearen historia eta istorioak jendeaurretzeko xedea dauka Laurak Bat Euskal Etxeak —Argentinan eta munduan zabalik segitzen duen EE zaharrenak— orain pare bat hilabete inauguratutako kultura eta hezkuntza bisiten programak. Jon Uriarte paratu diote izena, eta keinu honekin 2020ko abenduan, pandemia garaian, hil zen euskal etxeko lehendakari ohia omenduko nahi izan dute.

Eraikina hiriburuko Belgrano etorbidean dago kokatuta, 9 de Julio etorbide enblematikotik metro batzuetara, eta 1939an inauguratu zen. Jarduerak, eraikinaren espazioetan barrena eramaten zaituen ibilbide bat proposatzen du. Gernikako Arbolaren ehun urtetik gorako kimua duen jatetxea —1906an landatua, eraikina bera baino zaharragoa da—, trinketea, Basaldua aretoa, liburutegia, Batzar Aretoa, euskara ikasgelak eta Amorrortu auditoriuma izango dira ibilbidearen puntu nagusiak, guztiak Buenos Aireseko euskal komunitatearen historiari estu lotuak.

Buenos Aires Hiriaren programa

Ekimena Buenos Aireseko Gobernuak erakunde eta leku interesgarrietara bisita gidatuak egiteko duen programaren barruan kokatzen da. Duela zazpi urte, Museoen Gauan, hiriko museo eta eraikin ikonikoen bisita erraztea helburu duen programan hartu zuen parte Euskal Etxeak, oraingoaren aurrekaria izan zen ekitaldian.

Luxuzko bisita ere bada, halako gidaria baitu, EEko lehendakaria bera, Jose Gabriel Anitua abokatua, gidari eta lekukotasun emaile lanetan. Bisita egin nahi duenak, secretaria@centrolaurakbat.com.ar helbidera behar du idatzi, eta harremanetarako datuak bidali,  zerrendan sartzeko eskatuta.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia