euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada-Reno Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da: gaur azken eguna

2022/10/19

Nevada-Renoko Jon Bilbao Liburutegia Euskal Herritik kanpo euskal gaiez dagoen liburutegirik handiena da
Nevada-Renoko Jon Bilbao Liburutegia Euskal Herritik kanpo euskal gaiez dagoen liburutegirik handiena da

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da eta gaur —Nevadako orduan— da azken eguna interesatuek hautagaitzak aurkeztu ahal izateko. Lana lanaldi osorako da eta hautatutako pertsonak Liburutegi Teknikari 2 tituluaren jabe beharko du izan, eta besteak beste ardurapean izango ditu zirkulazioan diren materialen kontrola, erabiltzaileen liburutegiko aurrez aurreko eta online aholkularitza, metadata garatzea artikulu digitalentzat eta katalogatu gabeko liburu eta audio/bideo grabaketentzat.

Hautegaiek batxiler titulua edo baliokidea izango dute eta hiru urteko eskarmentua antzeko lan batean liburutegi batean. Gazte estatubatuar batentzat pentsatutako postua da eta bertan lan egin ahal izateko ahal legala izan beharko du, ingelesa menperatuz. Bereziki ongietorriak izango dira euskaraz, gaztelaniaz eta/edo frantsesez komunika daitezkeen hautagaiak.

Xehetasun eta jakingarri guztiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia