euskal diaspora eta kultura
2024/05/02
Euskal literatura garaikideko lanak eskuratzea ez da beti erraza izaten Diasporatik, batez ere Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direnentzat. Horregatik, Askatasunaren Bidea elkartearen “Liburuak entzuten” jarduera izugarri erakargarria eta baliatzeko modukoa liteke. Datorren larunbatean, maiatzaren 4an, 18etan, María Inés Mogaburu idazle eta narratzaileak Eider Rodríguez ...2024/05/01
87 urte pasatu dira Gernikako eraso anker hura jaso zuenetik eta Bonbardaketaren harrabotsaren oihartzuna ozen segitzen da entzuten oraino Euskal Herrian eta bere diasporan, entzun ere mezu argi batekin: errepika ez dadila. Izan ere hori bera da Euskal Etxeek eurenganatu eta urteurren oro munduan barrena transmititzen duten mezua, hamaika motako hitzordu tarteko. EuskalKultura saio horietako askoren berri ematen eta ...2024/04/30
Berrogeita hamar pertsona partaide, 2024ko Biltzar Nagusia egina du Euskal Argentina elkarteak apirilaren 3an Lekunberrin, herri baxenafartar honetako Leku Berri aretoan. Eguneko gaiak bete, eta aurkeztuak izan dira txosten morala eta urteko kontuak eta bozkatuak izan dira, Zuzendaritza Batzordea hautatzea baita ere, erabateko adostasunez. Monika Legartok segitzen du lehendakari eta izen berri eta gazterik ere ...2024/04/30
Joan den larunbatean, apirilaren 27an, Laurak Bat Euskal Etxea izan zen beste behin FEVAren Ohiko Batzar Nagusiaren gertaleku. Bildutakoek 2023ko ekitaldiaren memoria eta balantzea onartu eta agintari berriak aukeratu zituzten. Zerrenda bakarraren onarpenaren ondorioz, eta aurreikus zitekeenez, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Asier Iriberri Plazaola hautatu zuten FEVAko lehendakari berria. Batzarra ...2024/04/29
Urtero maiatzean gertatu bezala, prest daude Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatearen euskal piknik eta festen sasoinari ekiteko, eta ekin ere datorren larunbatean, maiatzaren 4an, Kaliforniako Fresnon, herriko Euskal Etxea antolatzaile egingo den lehenengoarekin ekingo zaio. Ohi bezala, jaia Campos Anaienean (Campos Bros Farms) egingo da, ateak goizeko 9etan zabaldurik, meza 10etan eta barbakoa ...2024/04/29
Euskal sukaldaritzak ospe handia dauka nazioartean. Diasporan, plater tradizionalak nagusi izan dira, azken urteetan euskal etxeetan pintxoek leku handia irabazi duten arren. Eta, ziurrenik hain ezagunak ez badira ere, euskal gastronomiak postre ikusgarriak ere baditu eta, izan ere, hauek prestatzeak ere interesa pizten du. Tandilgo Gure Etxeak, euskal postreak prestatzen ikasteko Tailerra ...2024/04/26
2021etik ETB Basque izenarekin ezagutzen den EITBren nazioarteko seinaleak –Europarako ETB Sat eta Amerikarako Canal Vasco seinaleak batu zituena– utzi egingo dio satelite-teknologiaren bidez banatzeari eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko zaie kable-operadoreei maiatzaren 1etik aurrera. Aldaketak ez du eragin zuzenik izango ikus-entzuleengan, berdin jarraitu ...2024/04/26
Izena eta formatua aldatuta dator. Buenos Aires Hiriko Gobernuak urtero antolatzen zuen “Buenos Aires Celebra el País Vasco" (Buenos Airesek Euskal Herria ospagai) jaialdiak izena eta formatua aldatu ditu. Maiatzaren 12an, igandea, Maiatzeko Etorbidean ospatuko da lehenengo “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai), hiriburu argentinarrean bizi diren 'kontinente ...2024/04/25
Gaur hasiko da hiriburu argentinarrean Latinoamerikako kultur ekitaldi garrantzitsuenetakoa den Buenos Aireseko 48. Nazioarteko Liburu Azoka, Elkarretaratzearen edizio berria, ohiko gertaleku duen La Ruraleko Azoka Gunean egingo da, Palermo auzoan, apirilaren 25etik maiatzaren 13ra. Euskal kultura bi standetan izango da bereziki partaide: "Juan de Garay" Euskal Argentinar Fundazioaren ...2024/04/24
Gernikako herritarren eta hiribilduaren aurka 1937ko apirilaren 26an egindako aire eraso eta sarraskia tinko markatuta dagoen data da euskaldun askoren egutegietan Euskal Herrian zein bere diasporan barrena. Ostiral honetan 87 urte beteko dira Bonbardaketa egin zutenetik eta munduko hainbat Euskal Etxe ere ari dira gogoratze ekitaldi eta programak prestatzen. Hitzorduen artean izango dira Haritzak munduan ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus