euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria 2026 Tourra, sustraiak, zaporeak eta paisaiak dituen ibilbidea Mariana Dominérekin: garaiz zaude!

2025/12/10

 Joan den ekainean Mariana Dominé Irigoyenen eskutik Euskal Herria bisitatu zuen Argentinako 19 bidaiarik osatutako taldearen postala
Joan den ekainean Mariana Dominé Irigoyenen eskutik Euskal Herria bisitatu zuen Argentinako 19 bidaiarik osatutako taldearen postala

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Río de la Platatik Euskal Herrira. Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako ‘Euskal Herria Tour’ klasikoaren edizio berri bat abian da. Hamarkada luze bateko esperientziak “zurekin batera bidaiatzen", leloak dioenez, babesten du 2026ko ekaineko proposamena (ekainaren 14tik 30era, Ezeizatik 13an aterata). Zazpi lurraldeak zeharkatuko dituen ibilbidea aberatsa da, Euskal Herriko mapako toki ezagunenak eta beste batzuk ez hain ezagunak, eta altxor direnak, uztartuz. Programa, Bilbo kosmopolitatik hasi eta Gipuzkoako baserrietan mugiltzeko, Nafarroako aniztasun geografikoaz gozatu eta Iparraldeko paisaien edertasuna bizitzeko diseinatuta dago. Ostatua, maila handiko hoteletan izango da (Ercilla Bilbon, Amara Plaza Donostian, Le Bayonne Baionan eta Tres Reyes Iruñean), eta barne hartzen ditu hegaldiak, goi mailako autobusak, bertako gidak eta bi afari zein hamahiru bazkari jatetxe tipikoetan, lurraren zaporea bermatuz egunero, azaltzen dute antolatzaileek.

Ibilbidea Bizkaian hasiko da, bost eguneko egonaldia eginez Bilbon. Bertan, Alde Zaharra, Erriberako Merkatua eta Artxandara igotzeko aukera izango dute, baita Urdaibaiko Erreserba, Bermeo, Elantxobe eta Gernikako Bakearen Museoa eta Batzar Etxea bisitatzeko ere. Guggenheim Museoa eta Gizateriaren Ondarea den Portugaleteko Zubi Esekia ere bisitatuko dituzte. Gipuzkoarako bidea kostaldetik barrena egingo da, Lekeitio, Getaria eta bazkaria Zarautzen, Donostian ostatu hartu aurretik. Hiriburu gipuzkoarretik Hondarribia eta Pasai Donibane ikustatzera abiatuko dira, eta baita barnealdea ezagutzera ere, Igartubeiti Baserria, Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisitatuz.

Bidaiaren bigarren zatiak Iparraldea eta Nafarroa ditu helburu. Donostiatik, taldea Donibane Lohizune, Miarritze eta Baionara joango da. Baionan bi gaueko ostatuak aukera emango du Lapurdiko barnealdean sartzeko, Sarako Leizeak bisitatu eta sagardotegi batean bazkaltzeko. Hortik, ibilbideak, Nafarroarekin konektatuko du Zugarramurdiko Sorginen Bidearen eta Baztango Ibarraren bitartez, Elizondon geldialdia eginez. Nafarroako hiriburua, Iruñea, abiapuntua izango da Erriberriko Jauregia eta Donejakue Bideko herri enblematikoak bisitatzeko: Donibane Garazi, Auritz eta Orreaga. Tourraren itxiera Arabarekin lotuko da, Arabar Errioxako Guardia bisitatuz, Villa Lucía Ardoaren Museoan dastaketa eta bazkaria eginez, eta Gasteizen oinezko ibilbide bat egin ondoren, Bilbon amaituko da azken agur afariarekin.

Euskal Herria Tourra 2026 ez da soilik bidaia turistiko bat; esperientzia berezi bat izan nahi du, euskal kultura bere hedadura geografiko eta kultural handienean bizitzeko gonbidapena. Mariana Dominé antolatzaile eta bidelagunaren esanetan, ibilbidea pentsatuta dago ‘sustraiekin konektatu nahi dutenen zentzumenak ukitu ditzan, antolaketa zorrotza eta zerbitzuen kalitatea alde batera utzi gabe’. Hamahiru urteko esperientziak eta proposamen honetan parte hartu duten adituen bermea dauka eta, izan ere, badira bidaia aurretik egina izan arren 2026an errepikatuko dutenak. ‘Jende asko dago interesatuta eta baieztatutako pertsona talde bat badaukagu dagoeneko; beraz, taldea martxan da. Baina oraindik ere garaiz zaudete batzeko!”, argitzen du..

Euskal Herria Tourra 2026ri buruzko informazioa jaso nahi dutenak Mariana Dominé Irigoyenekin harremanetan jar daitezke mdomine2013@gmail.com helbidean edo bere Whatsapp-era idatziz: (+54) 9 2478 498361 zenbakian. Sare sozialetan: Facebook eta Instagram.  Izan bidaia on!



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia