euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diploma Julio de Sauturi, danborrada, kantak, euskara, musa eta dantza, urtea despeditzeko Pergaminoko Lagun Onak-en

2025/12/11

Ezker eskuin: Julio de Sautu omendua; Goizeko Izarra taldeko dantzariak; danborrada donostiarra; Chacabukoko Ever Rodríguez eta Ricardo Santini muslari txapeldunak (erdian), M. Urruchuaga eta D. Altamira Lagun Onak-eko bazkideekin
Ezker eskuin: Julio de Sautu omendua; Goizeko Izarra taldeko dantzariak; danborrada donostiarra; Chacabukoko Ever Rodríguez eta Ricardo Santini muslari txapeldunak (erdian), M. Urruchuaga eta D. Altamira Lagun Onak-eko bazkideekin

PUBLIZITATEA

Pergamino, Argentina. Egun animatua, iragan larunbatean Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen egoitzan, musarekiko pasioa eta urtearen balantzearen eta azken agurraren hunkigarritasuna uztartuz. Goizean, Rosario, San Nicolás, Chacabuco, Junin eta Saladillotik etorritako muslariek etxekoekin bat egin zuten, "Julio de Sautu" Mus Txapelketa-Gorazarrean parte hartzeko. Iluntzean, dozenaka gonbidatu bertaratu ziren 2025eko lorpenak ospatzeko festa handian. Gaueko osagai izan ziren, besteak beste, dantzak, Donostiako Danborrada, musika, kantuak, afari goxoa eta alaitasun nabari bat..

‘Julio de Sautu’ Mus Txapelketak, Euskal Etxeko lehendakari ohi eta muslari sutsuari merezitako aitorpena ematen dionak, 20 bikote bildu zituen, horien artean, omendua bera. Ricardo Tordórekin batera, suspensea ekarri zion partidari, finalera iritsi baitzen, bigarren postua bereganatuz. Ever Rodriguez eta Ricardo Santini Chacabucoko Euskal Etxeko kideek jantzi zuten azkenean txapela. Horrez gain, Ricardo Tordó eta Cecilia Bonardi etxeko muslariek sari berezia jaso zuten, urtean zehar musean izandako jardunagatik.

 
Arrecifeseko lagunak Pergaminoko Lagun Onak-en Urte Amaierako Jaian 

Festan, Eliana Guerricabetia lagun, Daniel Altamirak eta Marina Faurak zuzendutako Goizeko Izarra-ko dantzariak euren lan ederra aurkeztu zuten; ondotik etorri ziren Donostiako Danborradaren perkusioa, Carlos Otegui zuzendari eta ondoko Arrecifesko danborreroak partaide; muslarien sari banaketa; eta sukaldari taldearen kutixia gastronomikoak. Une berezia izan zen Julio de Sauturi diploma ematea, Euskal Etxean egindako bere ibilbideagatik eta musa sustatzen egindako lana aitortuz.

Euskararen Nazioarteko Eguna pasatu berria denez, bereziki ezinbestekoa izan zen Euskal Herriko hizkuntzaren partaidetza. Euskara Munduan programan irakasle trebatzen ari den Mariana de Sautuk —Julio de Sauturen alaba— bere ikasketa esperientzia eta euskara emateko bokazioa partekatu zituen bertaratutakoekin. Ohi denez, euskal kantu xaharrak abestu ziren eta Lagun Onak Euskal Etxearen urte amaierako festa topa eginez amaitu zen, alaitasun handiko giroan.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia