euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak

2025/07/04

Martín Aguirre 88 urte zituela 2014an, Oiarzabal doktorea elkarrizketa egiten ari zaiola 100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak. Efemeride hori dela-eta zorionak emateko artikulu labur bat idatzi du Getxon jaio eta Bigarren Mundu Gerran Belgikara ebakuatu zutenean, oraindik nerabea izanik hainbat haur eta nerabe judutarreri lagundu eta bizitza salbatu zien euskaldun honen biografia idatzitako Pedro J. ...

Gehiago irakurri...


Tres Arroyosko Hiru Errekak "teilatutu" du eraikitzen ari den bere egoitza, eta "porlan zakuekin" laguntzea eskatu du

2025/07/04

Irudietan, Hiru Errekako fundatzaile eta lehen lehendakari izan zen Mª Teresa Urdampilleta (behean eskuinean, dantzari gaztetxo batekin), EEko bazkideak eta euskal egoitza eraikitzen ari diren langileak “teilatutze errekia” partekatzen Argentinan, eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, oso errotua dagoen ohitura da eraikitzen ari zaren etxearen teilatu estaldura amaitzean erreki bat partekatuz ospatzea, jai giroan bilduz langileak eta obra manatu dutenak. "Teilatutze errekia" eraikuntzaren munduko errito bat da, obraren aurrerapena ospatzeko eta hura gauzatu dutenei eskerrak emateko modu bat. Urrats garrantzitsu bat izan ohi da ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxeak eskerrik asko esanez itxi du ikasturtea: Diasporaren Egunarekin hasiko du irailean berria

2025/07/04

Azken agurra eman diote Mallorcako Artea Euskal Etxeko bazkide eta lagunek 2024-2025 ikasturteari, hiriko Jai-Alai euskal jatetxean Topaketa oso animatu batean bildu ziren 2024-2025 ikasturteari amaiera emateko Mallorcako Artea Euskal Etxeko lagunak hiriko Jai Alai euskal tabernan. Afalostean, EEko  aktibitate ezberdinetako ordezkariek kanta batzuk partekatzeaz gain, ikasturtearen balantze bikaina egin zuten. “Zikloa ona izan da: jarduera arrakastatsuak izan dtu, bazkide berriak hurbildu zaizkigu, Zuzendaritza Batzordea ...

Gehiago irakurri...


Euskal Jaiak aste honetan, gaurtik hasita AEBn, Nevadako Elkon, eta igandean Hego Kalifornian, SCBCek Chinon

2025/07/03

Gaur hasiko dira beroketak, Star Hotelean, euskal musika eta dantzarekin Elkon. Chinon igandean egingo da SCBCen piknika Uztail haste-hastea —tartean AEBko Independentzia Eguna den uztailaren 4a dagoela— Elkoko Euskal Jaien garaia da Estatu Batuetan, egitaraua normalean ostiral, larunbat eta igandez garatuta. Hori Elkon, aurten bezala aste horretako igandean, bere Euskal Piknika egin ohi baitu Hego Kalifornian, Southern California Eskualdun Cluba bezala sortu zen euskal elkarteak, Chinon. Bi herrien arteko ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: Hotzaldi polarrak ez du galerazi FIVU Topaketa; ondokoa San Josen izango, turismoa euskaraz tarteko

2025/07/03

Ikasle eta irakasleak FIVUk antolatutako urteko lehen Topaketan joan den larunbatean Montevideon, Haize Hegoaren egoitzan Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxearen egoitzan izan da aurten FIVUko Euskara Ikasleen I. Topaketa. Ekainaren 28an, eta federazio euskal uruguaitarraren eskutik, Martin Zabalza eta Maria Noel Abella irakasleek izan zuten programa eratu eta gidatzeko ardura. “Asteburuko tenperaturak urteko baxuenak izan arren, topaketaren giroa goxoa izan zen, bildutako lagunen jarrera bikainagatik”, esan dio ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritza administrazio-idazkari bila ari da azaroaren 1ean hasteko

2025/07/02

Argibide gehiago QRen bidez topatu ahal izango duzu (ikus testuaren ondorengo irudian) Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritza, administrazio-idazkari baten bila ari da. Buenos Airesko Hiran lan egiteko da, Euskadiren Argentinako eta Uruguaiko Ordezkaritzaren egoitzan. Izangaiek Argentinako nazionalitatea beharko dute izan edo Argentinan lan-kontratu mugagabea sinatzeko ahalak dituen pertsona izan, gutxienez bi urteko esperientziaz antzeko lanpostu batean. Lansaria $27.606.033 ...

Gehiago irakurri...


Itzuli da, "urrezko oroitzapenak bildu ostean", Mariana Dominé-ren EH 2025 Tourra, dagoeneko 2026koa buruan

2025/07/02

Mariana Dominé gidari zuen talde euskal argentinarra Elizondon, Argentinako bandera harro erakutsiz Itzuli berri-berria, eta bere Euskal Herria Tourraren hurrengo edizioa antolatzen hasia da jadanik Mariana Dominé arrecifestarra. Aurten ere esperientzia ederra izan dute eta arrakasta errepikatu nahi du datorren urtean. Argentinako bazter askotako 19 bidaiarik osatu dute taldea eta hiru astez Euskal Herriko hiriburuak eta baita hondartzak eta mendiak eta barnealdea ere ...

Gehiago irakurri...


Irakaslea ala euskara menperatzen duen pertsona zara? Valentziako Euskal Etxeak irakasle baten beharra du

2025/07/01

Valentziako Euskal Etxea konpromiso euskaltzalea duen elkartea da. Bat egin nahi euren ahaleginarekin? Segitzen dugu bila. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean paratzen dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz ...

Gehiago irakurri...


Miñan-en Londresko funtzioen ostean, balantze bikaina egin du ingelesera egokitu duen Timberlake Wertenbaker-ek

2025/07/01

Miñan-Little brother antzezlaneko lantaldea Timberlake Wertenbaker (bosgarrena ezkerretik) eta Ander Lipusekin (laugarrena) Londresko karteleran bost astez egon ondoren, joan den ekainaren 21ean izan zen Miñan antzezlanaren azken emanaldia, hiriburu ingelesean. Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako izen bereko kontaketan oinarritutako antzezlana Timberlake Wertenbaker-en eskutik iritsi zen ‘Jermyn Street’ antzokira, Wertenbaker bera testuaren antzezteko bertsio ingelesaren ...

Gehiago irakurri...


Pintxo tailerra eta lehiaketa La Platako Euzko Etxean, euskara ikasleei irekia, 2025eko Gastronomia Zikloari amaiera emateko

2025/07/01

Itziar Aguirre sukaldariak (erdian, liburua eskuetan) hitzaldia eskaini zien, 2025eko Gastronomia Zikloaren barruan, UNLPra bildutakoei. Aguirre-ren aburuz, euskal sukaldaritza "tradizioaren eta sormenaren arteko sinergia birtuosoa" da Etxepare Euskal Institutuaren eta La Platako Unibertsitate Nazionalaren babesarekin, euskal gastronomiari buruzko hiru eguneko zikloa abiatu zuten hiriburu buenosairestarrean joan den astean. Ekainaren 27an, ostirala, izan zen lehenengo hitzordua, Euskal Kultura Tailerraren baitan, UNLPren egoitzan,"Elkarte gastronomikoak: Euskal Herriaren kultura zutabea" izenburupean. Bigarrena, atzo ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia