euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2025 Laudion egingo, Txile, Argentina eta St Pierre eta Mikelune Diasporako ordezkari

2025/09/23

Euskal Herriko Dantzari Eguna urriaren 4an izango da, Laudion Datorren aste amaieran izango da, aurten Araban, Euskal Herriko Dantzari Eguna. Jaialdia urriaren 4an, larunbata, izango da, Laudion, eta bertara bilduko dira Euskal Herri osoko eta Diasporako berrogeitik gora dantza talde. Ikuskizun nagusiak zortzi zati izango ditu (lurralde bakoitzeko bana eta bi Bizkaiarentzat) probintzia bakoitza eta aniztasuna bermatzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri...


Azken tanda Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko irailean zehar eginik heldu zaizkigun datu eta irudiekin

2025/09/23

Euskal Diasporaren Eguna Liman Azken datu eta irudi tanda Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egindako hitzorduekin. Urtez urte goititu egin da munduan zehar Diasporaren Eguna ospatzen duten euskal etxe eta elkarte kopurua. Ez dira gutxi irailaren 8an bertan –EDEren data ofizialean– ospatzen ez dutenak eta aurreko eta ondoko asteburu edo asteetan, irailean zehar  ekitaldiak burutzen dituztenak. Helburua, ahal eta ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak epea ireki du euskara eta euskal kultura irakurle izateko Tokioko TUFS Unibertsitatean

2025/09/22

2025ekourriaren 22ra arte aurkez daitezke eskabideak Tokioko TUFS Unibertsitatean euskal irakurle izateko Etxepare Euskal Institutuak epea zahaldu du euskara eta euskal kultura irakurle bat hautatzeko Tokioko TUFS (Tokyo University of Foreign Studies) Unibertsitatean. Besteak beste, unibertsitate gradu-titulua edo lizentziatura, ingeleseko B2 maila edo japonierako N3 mailaeta Japonian lan egin ahal izateko bisa behar dira. Euskara hasiberrientzat beharko du irakatsi eta baita sarrera Euskal Ikasketei. ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Euskal Etxeek Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egindakoen oihartzun eta azkeneko hitzorduen berri

2025/09/21

Cañuelas, Paraná, Necochea, Azul...Argentinako Euskal Etxeetako Euskal Diasporaren Egunaren ospakizunetako postalak Eta segitzen dute egindakoen oihartzunek, eta oraindik ere ekitaldi berriek, azkenekoek, Euskal Diasporaren Eguna ospagai. Argentinako batzuk errepasatuko ditugu. Izan ere, aurten, berriro ere, Euskal Etxeak buru-belarri aritu izan dira, dabiltza, Argentinan, bat egiteko ospakizunetan. Euskal Diasporaren Eguna milaka euskalduni egindako omenaldi kolektiboa da, arbasoei, euren esfortzuaz, eta maleta ametsez beteta, ...

Gehiago irakurri...


'Oihulari Klown' euskal konpainia Habanan, Bombilla Verde-n jardunez, eta baita Kubako Euskal Etxearekin lankide ere

2025/09/21

'Oihulari Klown' taldeko Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz tartekatuta Kubako Euskal Etxeko lagunekin Bertako erakundeekin egindako kultura truke bati esker entzezlanak eta tailerrak ari dira eskaintzen egun hauetan Kuban Gipuzkoako 'Oihulari Klown' konpainiako Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz. Antzerki ikuskizunak ‘Sex o no sex’, ‘Mitología Vasca’ eta ‘Pronoia’ ikuskizunak dira, eta horiekin batera, dantzak eta euskal mitologia ...

Gehiago irakurri...


Aitor Alavaren bloga milioi bat irakurketara iritsi da: “Formatu hau sustatzen dut, modernoen artean tradizionalena baita”

2025/09/19

'Dantz-ango' milioi bisitara iritsi da 2014. urtean hasi zen Aitor Alava 'Dantz-ango' izeneko bloga idazten. Izenetik bertatik Euskal Herria eta Rio de la Plata dantzaren lokarriarekin lotzeko asmotan jaio zen webgunea. Proiektu "apala" izan zen hasieratik, “eskuz egindako”a. Gaur egun, hamaika urte pasa eta gero, eduki berriak eta eguneratuak ia egunero zabaltzeaz gain bloga milioi bat ...

Gehiago irakurri...


Bilbon finkatutako Suaia gasteiztarrak bira hasi du Kuban "Birjaio" lana aurkeztuz irlako zenbait hiri eta agertokitan

2025/09/18

Gorka Suaia eta bere "Cuba Tour", 2025eko irailaren 17tik 25era: Habana, Santa Clara, Sagua la Grande, Trinidad eta Cienfuegos-en Gaur osteguna Habanako La Bombilla Verde-n arituko da, besteak beste rapa eta reggaea osagai dituen bere musika eskainiz bira hasi berria duen Gorka Suaia. Lehenengo emanaldia atzo eskaini zuen Habana bertako La Pérgolan, eta datozen egunotan irlan barrena ibiliko da Xixo Yantani (The Cherry Boppers, The Pushermen) perkusioan eta DJ Kimosoundz lagun dituela, doako elkartasun kontzertuetan ...

Gehiago irakurri...


Euskadi bere selekzio bereiziarekin partaide aste honetan Argentinan Trinketeko 23 urtez azpiko Mundu Txapelketan

2025/09/18

Euskal Selekzioak Argentinako Venado Tuerton da 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa Trinketean partaide, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioan sartu zenetik bigarren txapelketa ofiziala Bigarren hitzordua du Euskadiko Selekzioak lehian nazioartean bere selekzioarekin ikurrinaren pean joan den abenduan FIPV Euskal Pilota Nazioarteko Federazioak ofizialki kide gisa onartu zuenetik. Euskal Selekzioa partaide da aste honetan datorren larunbatera arte Argentinan Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan, lurbirako pilotari gazte onenak biltzen dituen nazioarteko norgehiagokan. Agintari eta ...

Gehiago irakurri...


Berria egunkariak Boiseko Jaialdiri buruzko "Jaialdiaren sustraietan" dokumentala aurkeztu du: emaiozu begiratua

2025/09/17

Ana Mendiola Jaialdi 2025eko antolatzaileetakoa. Bertan jaioa, euskaldun petoa da. "Jaialdiaren sustraietan" dokumentaleko fotograma Berria egunkariak joan den uztail-abuztuan Estatu Batuetako Boisen egin zen Jaialdi 2025 festari buruzko "Jaialdiaren sustraietan" dokumental laburra ipini du ikusgai. Nagore Arinen eskutik, lanak begirada ematen dio 22 minutu eta 17 segundotan, askok Euskal Herritik kanpo munduan barrena antolatzen den euskal hitzordu edo elkarretaratzerik jendetsuena jotzen duten honi, kronologikoki antolatua, uztailaren ...

Gehiago irakurri...


Susana Siccardi euskara irakasle argentinarra Jaialdin: “Uf, ez dut inoiz ahaztuko hain eskuzabaltasun handiko keinua”

2025/09/17

Susana Siccardi Boisen Susana Siccardi argentinarra da, Maipu hirikoa eta ingeles eta euskara irakaslea. Mar del Platako Unibertsitatean ikasi zuen Filologia ingelesa eta ingeles irakasle ibili zen Euskal Herrian. Euskara, Diasporako Euskara Munduan programan ikasi zuen. Gaur egun, euskara klaseak ematen dizkie zoom bidez Mar del Platatik Estatu Batuetako ikasleei; hauek, bere engaiamendua eskertzeko, Boiseko Jaialdian ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia