euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko 'Zazpi' euskal jatetxe berbataiatu berriak Badialdeko bi sari bereganatu ditu

2026/06/24

San Frantziskoko BCCko jatetxeak Zazpi du orain izena. Bere webgunean, "Lagunekin orenak labur" euskal esaera zaharra irakur daiteke Zinez alai eta bozkarioz daude San Frantziskoko Basque Cultural Center —edo euskaraz Gure Euskal Etxea deitzen duten— elkarteko lagunak, EEko jatetxeak bi sari lortu berri baititu aste honetan San Frantzisko Badialdean urtero jatetxe eta zerbitzu konpainiei banaten zaizkien SF Gate Best of the Bay Area awards-en 2026ko edizioan. Euskal elkartearen baitan funtzionatzen duen ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Orfeoiak Sega Festa ikuskizuna aurkeztu du bertan; uztailean Pragara doa EEko dantzari eta musikariekin

2026/06/24

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak "Sega festa" ikuskizuna taularatu zuen, EEko dantzariak lagun Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak —Madrilgo Euskal Orfeoia edo Madrilgo Euskal Abesbatza ere deitzen diote— bere udako kontzertua eskaini zuen joan den ostegunean, ekainaren 18an. Marta Pilar Hernando zuzendari eta Belén Castillo piano-jotzaile, "Sega festa" izeneko ikuskizunak “Euskal Herriko hainbat tokitan uda hastearekin batera iristen den sega-garaiari dagokio; lanaren ...

Gehiago irakurri...


Andrea Bravermanek 'Maleta batean sartzen dena' nobelaren bigarren zatia aurkeztu du Buenos Airesko Euskaltzaleaken

2026/06/23

Euskaltzaltzaleak-en abesbatzak kantatu eta Renzo Villanuevak dantzatutako Agurrak abiatu zuen Andrea Bravermanen liburua aurkezteko saioa. Idazleak Sol Cicero eta Sabrina Otegui izan zituen lagun mahaian Duela bi urte Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean bertan lehenengo atala aurkeztu ondoren, Andrea Braverman idazle argentinarra euskaltegi buenosairestarrera itzuli zen joan den ostiralean, "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) bere gazte-nobelaren bigarren zatia jendaurrean jartzera. Hasierako liburuan, Engracia birramona bilbotarraren egunkari ezkutuari esker Sol gazteak ...

Gehiago irakurri...


Doinuak euskaraz kantatzen dituen D'Capricho bikote kubatarrak bira hasi du abuztu amaieraraino EHn barrena

2026/06/23

D'Capricho bikote kubatarrak Zumaian eman zion haisera 2026ko birari (argazkia Zumaia Guka) "Kubako doinuak Euskal Herrian" du izena egun hauetan Danieuris y Daniellis Moya Avila musikari kubatarrak Euskal Herriko hainbat plaza eta terrazatan eskaintzen ari diren kontzertu-birak. D'Capricho bikoteak euskaraz kantatzen ditu bere aireak eta joan den ostiralean ekin zion Zumaian 2026ko udako Euskal Herriko birari, herriko Inpernupe elkarteak gonbidaturik, elkartearen 40. urteurrenaren ...

Gehiago irakurri...


Pintxo Pintxo taberna zabaldu dute Parisen euskaldun batek eta bertako batek, asteazkena ipinita pintxo-poterako

2026/06/22

Pintxo Pintxo taberna berriko jabeak, Nimesko Adrien Meslier (Frantzia) eta Villabonako Urtzi Iñurrita (Gipuzkoa) Ziento erdi bat lagun bildu ziren joan den asteazkenean Pintxo Pintxo tabernaren inaugurazioan, Parisen. Euskal taberna berriaren irekierak pintxo pote itxura hartu zuen “Euskadin egiten den moduan”, dioskute proiektuaren arduradun diren Urtzi Iñurrita villabonatarrak (Gipuzkoa) eta Adrien Meslier Nimesko frantsesak. "Bertaratu zen publikoa anitza izan zen oso, auzoko bizilagunak etorri ...

Gehiago irakurri...


San Juan Sua (I): San Juan gauak eta neguko solstizioak suaren inguruan bildu dituzte Argentinan Diasporako kideak

2026/06/22

Necocheako Euzko Etxearen eskutik, airetik hartutako irudi bikainak erakusten du dantzariek sutearen inguruan osatutako birbilgunea Hego hemisferioko neguko solstizioa eta San Juan gaua ospatzea ezinbesteko hitzordu bilakatu da Argentinako euskal komunitatearentzat. Data honen antzinako esanahia errespetatuz, euskal etxeek euren agendara egokitzen dute festa: ohiko sutea eta desio-erreketa egiten dituzte, eta horiekin batera dantza erakustaldiak, erromeriak, txokolate beroa hartu, plater tipikoak dastatu eta, kasu batzuetan, danborrada doinuak ...

Gehiago irakurri...


Peruk, 28 kiderekin, jasoko du 2026ko Gazteria Lankidetzan programako euskal gazte lankide kopururik handiena

2026/06/19

2026ko Euskadiko Gazteak Programako parte-hartzaileen bilera eta aurkezpena joan den asteazkenean Gasteizen Ekainaren 23an aterako dira Euskaditik, Eusko Jaurlaritzaren Gazteak Lankidetzan programaren 2026ko edizioan parte hartuko duten lehenengo gazteak, Hondurasera hain zuzen. Orotara 56 dira aurten mundura lankidetzari lotutako helburu eta elkarteetan programa honetan arituko diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 56 gazteak, iaz baino bost gehiago. Herrialdeei dagokienez, aurtengo 56ak Bolivia (4), ...

Gehiago irakurri...


Hiru hamarkadako bidea biribildu du José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak festa handi bat ospatuz lagun ugarirekin

2026/06/19

José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak bazkari bikain batekin borobildu ditu bere 30 urteak, paella, etiketa oroigarriak dituzten ardoak, euskal dantza, urteurreneko tarta, brindisa eta poz handia Hiru hamarkadez Buenos Aires Handiko ipar-mendebaldea eta Euskal Herria uztartu ondoren, José C. Pazko Toki Eder Euskal Etxeak bere 30 urteak ospatu zituen joan den igandean, ekainaren 14an. 120 bat lagun bildu ziren bazkari jendetsu eta animatu batean. Paella klasikoa dastatzeaz gain, zozketak egin ziren eta euskal etxeko dantza taldeko txikiek ikuskizun ederra eskaini zuten, euren Jauzi, Makil dantza ...

Gehiago irakurri...


Pariseko Gazteria Dantza Taldeak bat egin du Saint Germain en Layeko ‘Fêtes luziennes’ekin, Frantziako Irlan

2026/06/18

Pariseko Gazteria Dantza Taldea, 2026ko ‘Fêtes luziennes’ jaialdian ‘Fêtes luziennes’ izeneko euskal jaialdia ekainaren 5etik 7ra arte luzatu da aurten eta publiko ugari bildu du Saint Germain en Laye (Île de France) herri erdiguneko kale eta plazetan. Ekitaldia 2019an sortu zuten eta Paris ondoan dagoen herriak eta Ipar Euskal Herriko Donibane Lohizunek partekatzen duten historia omentzea du helburu nagusia. Aurtengoa zazpigarren edizioa izan ...

Gehiago irakurri...


Altsasuko herriak eman zien abegia joan den larunbatean 2026ko Nafar Zentro eta Etxeen Urteroko Jardunaldiari

2026/06/18

Nafarroako Gobernuako eta Altsasuko agintari eta ordezkariak, Nafar Etxeen Federazioko eta Nafar Etxeetako ordezkarien talde-argazkia (xehetasunak beherago) Altsasun egin zen joan den larunbatean 2026ko Nafar Etxe eta Elkarteen Topaketa —lehenago Nafar Ausenteen Eguna bezala ezagutzen zena. Ekitaldi honek aukera ematen die Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrei (batez ere Espainiako Estatuan nafar etxeetako kide direnei) beren sorterriarekin berriro konektatzeko eta jai giroko egun eder batez gosatzeko. Egitaraua goizeko 10:30ean hasi zen, Gasteizko San ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia