euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peruk, 28 kiderekin, jasoko du 2026ko Gazteria Lankidetzan programako euskal gazte lankide kopururik handiena

2026/06/19

2026ko Euskadiko Gazteak Programako parte-hartzaileen bilera eta aurkezpena joan den asteazkenean Gasteizen
2026ko Euskadiko Gazteak Programako parte-hartzaileen bilera eta aurkezpena joan den asteazkenean Gasteizen

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Ekainaren 23an aterako dira Euskaditik, Eusko Jaurlaritzaren Gazteak Lankidetzan programaren 2026ko edizioan parte hartuko duten lehenengo gazteak, Hondurasera hain zuzen. Orotara 56 dira aurten mundura lankidetzari lotutako helburu eta elkarteetan programa honetan arituko diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 56 gazteak, iaz baino bost gehiago. Herrialdeei dagokienez, aurtengo 56ak Bolivia (4), Kolonbia (5), Guatemala (2), Ginea (10), Honduras (4), Mexiko (1), Togo (2) eta gehienbat Perura joango dira, Peru izanik, 28 lagunekin, gazte lankide gehien errezibituko dituen herrialdea.

22 eta 30 urte arteko neska-mutikoak dira euskal gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea, beste errealitate sozial eta kultural batzuk zuzenean ezagutzen laguntzea eta herrien arteko elkartasun-kultura sustatzea helburu duen Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren eta eLankidetzaren bidez bultzatutako Gazteak Lankidetzan programan esku hartuko dutenak. Hautatutako 56etatik, 43 emakumeak dira eta 13 gizonak. Gehienek hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte-gaiekin lotutako ikasketak dituzte. Gainera, 14 gaztek garapenerako lankidetzarekin lotutako prestakuntza gehigarria dute.

Bolondresgoa

Boluntariotzan izandako esperientzia ere nabarmentzen da: 15 gaztek parte hartu dute GKEren batean eta 29 gaztek parte hartu dute gazte-elkarteetako boluntariotza-jardueretan. Datu hauek ematearekin batera, aurtengo edizioan parte hartuko duten gazteei txartelak eta bidaia-materiala banatzeko ekitaldia egin du aste honetan Eusko Jaurlaritzak, Xabier Legarreta Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearen eta Adrián López Sarachaga Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren eskutik. Jaurlaritzak bere gain hartzen ditu gazteen bidaia-gastuak eta, hala badagokio, bakoitzari dagokion herrialdera sartzeko behar diren bisa gastuak, baita materiala ematen ere.

Gazteak Lankidetzan programa beteranoa da, hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du, eta dagoeneko 2.500 euskal gazte baino gehiago igaro dira bertatik. Ekimena nazioarteko lankidetzan sartzeko ate gisa eta Euskadiko gazte askorentzako esperientzia eraldatzaile gisa finkatu da, nabarmendu dute Gobernutik.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia