Donostia-San Sebastian. "Kubako doinuak Euskal Herrian" du izena egun hauetan Danieuris y Daniellis Moya Avila musikari kubatarrak Euskal Herriko hainbat plaza eta terrazatan eskaintzen ari diren kontzertu-birak. D'Capricho bikoteak euskaraz kantatzen ditu bere aireak eta joan den ostiralean ekin zion Zumaian 2026ko udako Euskal Herriko birari, herriko Inpernupe elkarteak gonbidaturik, elkartearen 40. urteurrenaren programaren baitan jotzeko. Emanaldia erabat arrakastatsua izan zen eta terraza bete betean aritu ziren ahizpak.
Esan bezala, euren showa euskara hutsean da eta estilo bereizgarria du: Euskal olerkiak –batzuk Joseba Sarrionandiarenak– eta Kubakoak (euskaratuak) eskaintzen dituzte euskal eta karibetar soinuekin, pianoak lagunduta. Aurtengo biran, gainera; abesti batzuetan musika tresna gehiagoz datoz, horretarako propio prestatutako pistetan, dantza egitera gonbidatzen. D'Capricho bikotearen bira udan zehar luzatuko da, emanaldi batzuk herriko jaietan, joan den ekainaren 21ean Gasteizko Judimendi auzoan egin bezala, edo larunbatean Mungiako festetan egingo duten legez..

Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek Inpernupeko terrazan (argazkiak Zumaia Guka)
Bikote kubatarra pozik eta hunkituta dago bira berri honekin, bereziki “Euskaldunek laguntzeko eta oztopoei aurre egiteko duten jarrera horrengatik”, adierazi dute.
Birako egutegia:
- Ekainaren 27a, larunbata: Mungian, 16:30ean, Herriko Jaietan
- Uztailaren 3a, ostirala: Zestoan, 19:30ean, Portale Kultur Elkartean
- Uztailaren 5a, igandea: Tolosan, 16:30ean, Armeriako Plazan
- Uztailaren 6a, astelehena: Bilbon, 11:30ean, Bilbo Hiria Irratian
- Uztailaren 9a, osteguna: Leioan, 20etan, Kurkurdi Gunean
- Uztailaren 10a, ostirala: Seguran
- Uztailaren 14a, asteartea: Iruñean, San Fermineko jaietako ‘bermut orduan’, Zaldiko Maldiko Euskal Kultur Elkartean
- Uztailaren 16a, osteguna: Irunen
- Uztailaren 18a, larunbata: Lekeition, 17etan, herriko Plazan
- Uztailaren 24a, ostirala: Ziortza-Bolibarren, 18etan, herriko Plazan
- Uztailaren 25a, larunbata: Mutrikun, 20etan, herriko plazan
- Uztailaren 26a, igandea: Larrabetzun, 21etan, Irusta Tabernan
- Uztailaren 30a, osteguna: Plentzian, 20etan, Gaztetxean
- Uztailean (data baieztatzeke) Algortan, Azebarri Kultur Elkartean
- Abuztuaren 13a, osteguna: Azkainen
- Abuztuaren 15a, larunbata: Soraluzen, eguerdian, herriko plazan Eguerdian
- Abuztuaren 22a, larunbata: Erason, 23etan
- Abuztuaren 23a, igandea: Bilbon, eguerdian, Bilboko Aste Nagusian, euskalgunean
- Abuztuaren 26a, asteazkena: Bilbon, 20:30ean
- Abuztuaren 30a, igandea: Aulestin
- D'Capricho bikotea Facebook-en, D Capricho
- D'Capricho bikotea Youtuben, D'Capricho

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



