euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko 'Zazpi' euskal jatetxe berbataiatu berriak Badialdeko bi sari bereganatu ditu

2026/06/24

San Frantziskoko BCCko jatetxeak Zazpi du orain izena. Bere webgunean, "Lagunekin orenak labur" euskal esaera zaharra irakur daiteke
San Frantziskoko BCCko jatetxeak Zazpi du orain izena. Bere webgunean, "Lagunekin orenak labur" euskal esaera zaharra irakur daiteke

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Zinez alai eta bozkarioz daude San Frantziskoko Basque Cultural Center —edo euskaraz Gure Euskal Etxea deitzen duten— elkarteko lagunak, EEko jatetxeak bi sari lortu berri baititu aste honetan San Frantzisko Badialdean urtero jatetxe eta zerbitzu konpainiei banaten zaizkien SF Gate Best of the Bay Area awards-en 2026ko edizioan. Euskal elkartearen baitan funtzionatzen duen jatetxea euskal komunitateak kudeatzen du, eta lrotutako sari edo atalak "Best Event Space/Venue" (ospakizunetarako instalazio onena) eta "Best Wedding Venue" (ezteietarako instalazio onena) izan dira.

Sari hauek, gainera, euskal jatetxe honek fase berri bat hasi duen unearekin kointziditu du, orain arte bere ama den etxearen izena eraman badu ere, Zazpi izena ezarri baitiote orain, webgunean ere aldaketak islatuta. zazpisf.com du orain URL eduki berriduna. 

 



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia