euskal diaspora eta kultura

2026/04/03
Kalean da dagoeneko, eskuragarri online, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren zenbaki berria, aldi honetako 9. urteko 33.a, martxoari dagokiona. Bere 84 orrialdeetan, azken hilabeteotako laburpena eta datozen hilabeteotarako iragarpena topa ditzakezu, euskal kultura, kirola, Diaspora eta hainbat gairi buruzko artikulu eta testuak barne. Gogora dezagun Eguzkia hiru hilabetero plazaratzen duela ...
2026/04/03
xxMartxoaren 29an amaitu zen Korrika 24 Bilbon, milaka eta milaka lagun bilduta lekukoaren mezua entzuteko eta Zetak-en kontzertuaz gozatzeko. Hamaika egunetan zehar, Europako Euskal Herrian ezezik Diasporan ere, martxo osoan zehar, ilusioz eta partaidetzaz bizi izan dituzte egunak, lasterketak eta bestelako saio eta ekitaldiak ere antolatuz bat eginez euskararen aldeko mezu eta jarrera berarekin. Martxoan ...
2026/04/02
Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 50. urteurrena ez zen bertako ospakizun soil bat izan. Euskal musika berriz ere batera jotzeko aukera bat ere izan zen, eta ez euskal etxeko lau pareten arteko zerbait bakarrik. FEVAk deituta, herrialde osoko hainbat EEtako hogei musikari baino gehiago elkartu ziren Buenos Aireseko Maipun, hurrengo Euskal Aste Nazionalean, Villa Marian, protagonista izango diren txaranga doinuak, ...
2026/04/01
2027an 90 urte beteko dira, munduan zehar Euskal Herriaren eta Gerra Zibilaren errealitatea ezagutzera emanez ibili zen Euzkadiko futbol selekzio mitikoaren 90. urteurrena beteko da. Italian 1934ko Munduko Kopan nabarmendu ziren jokalariek osatua —Espainiako selekzioko parte—, Argentinara futbol izar gisa iritsi ziren. Eusko Jaurlaritzak gerra garaian, 1937ko apirilean, helburu ...
2026/03/31
Lege berriaren tramitazioa urte amaieran edo 2027 hasieran espero da hastea Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren eta diasporaren arteko harremanak orain arte arautu dituen 8/1994 Legea, Maiatzaren 24koa, ordezkatzeko bidean, eta proizesu honek interes handia piztu du euskal etxeetan. Testuinguru horretan, eta kanpoko herritarrekiko lotura-ereduak aztertzeko asmoz, Gizatalde Topaketa egin zuten joan den ...
2026/03/30
Elkartea berez martxoaren 1ean sortu bazen ere, Montevideoko Haize Hegoa Zentroak 20an ospatu du aurten bere urtebetetzea, 38.a, bozkarioz antolatutako festa batekin. Berrogeita hamar bat gonbidatu bildu ziren afarira, tartean euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, bestelako bazkide eta lagunak eta Montevideoko Euskaro eta Floridako Vasconia euskal etxeetako ordezkariak. Giro ederrean afaldu zuten eta ...
2026/03/30
Goi ikasketa erakundeak ohar batean plazaratu duenez, (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko instituzio autonomoa den) Etxepare Euskal Institutuarekin sinatu duen hitzarmaren esparruan, San Martingo Unibertsitate Nazionalak(UNSAM) Euskara eta EuskaL Kultura Irakurletza bat sortu du aurten eta horri esker Unibertsitateak eskaintzen dituen gradu-programetan Euskara, Unibertsitatean irakasten diren karreretan hizkuntza ...
2026/03/27
Municheko Euskal Irakurle Klubak arrakastaz egin zuen joan den asteazkenean aurtengo bere lehenengo saioa, hamar irakurle bildu baitziren liburuak euskaraz irakurtzen eta komentatzen Alemanian, Euskal Herritik mila eta seirehun kilometrora errepidez, ez da marka batera makala. Saioa berezia izan zen, gainera, aztertu eta solasgai hartu zuten obra Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' ...
2026/03/26
Erritmo bizian jarraitzen du Euskal Herrian martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) abian jarri zen Korrikaren 24. edizioak. Helmuga Bilbo da eta bertara iritsiko da lekukoa datorren igandean, martxoaren 29an, eguerdia pasata. Baina egun hauetan Europako Euskal Herrian bizitzen ari dena ez da Korrika bakarra. Izan ere, mundu osoan sakabanatuta dauden euskaldunek, Diasporako Euskal Herriak, bat egin du, ohi duen ...
2026/03/25
Basque Culinary Center-ek antolatua, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila lankide, ‘Basque Ambassadors’ sariek euren lanaren bidez euskal kulturaren muina eta aberastasuna munduko bazterretara eramaten dituzten chef edo profesionalak nabarmentzen dituzte. Aurreko edizioetan Europako (Londres 2023) eta Amerikako (Mexiko 2024 eta Kolonbia 2025) enpresa eta enpresariak saritu ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus