euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako hamaika tokitako hogeita hamar euskal etxe baino gehiagoren deia Lizarrako Aberri Egun bateratuaren alde

2026/03/23

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 2026ko Aberri Eguna apirilaren 5eko igandean bada ere, Euskal Herria Batera erakundeak egindako deialdi bateratua, Nafarroan, Lizarran ospatzeko, datorren larunbatari dagokio, martxoaren 28ari, deialdian protagonismo eta partaidetza berezia daukalarik Diasporak. Egun Nafarroan bizi den Carlos Etchepare (cetchepare@gmail.com) euskal-argentinarrak azpimarratzen du antolatzaileen izenean, EH Bateraren dialdiarekin bat egiteko eskaintza munduko euskal etxe, elkarte eta talde guztiei zuzentzen zaiela, "euskaldun guztien festa handi hau guztiek elkarrekin ospa dezagun".

Gaur astelehena, martxoaren 23a, bukatuko da epea Diasporako euskal erakundeek bat egiten dezaten deialdiarekin. "Euskal nazioko parte sentitzen bazara eta zeure euskal etxea ez badago zerrenda honetan, garaiz zaude. Guiztien atxikimenduak estimatzen ditugu. Agur beroa Euskal Herritik", dio Etcheparek EH Batera-tik helarazi digun oharrak. Ondoko bideoan, deialdiaren aurkezpena, Ekhiñe Atorrasagasti, Mireia Epelde, Carlos Etchepare eta, azkenik, Ekhiñe Atorrasagastiren konklusioa.


Diaspopraren izenean, Carlos Etchepare-ren hitzak gaztelaniaz 2' 59" segundoitik

Zeure Euskal Etxea emendatu nahi baduzui, komunikatu zaitez honako whatsappetik: +54 341 587 9015.

Hau da une honetan deialdiarekin bat egin duten euskal etxe eta federazioen zerrenda:

01. Centro Vasco Zazpirak Bat (Rosario, Santa Fe, Argentina)
02. Euskaltzaleak – Buenos Airesko Euskaltegia (CABA, Buenos Aires, Argentina)
03. Centro Vasco Laurak Bat (CABA, Buenos Aires, Argentina)
04. Eusko Kultur Etxea Eusketxe (CABA, Buenos Aires, Argentina)
05. Centro Vasco Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes, Buenos Aires, Argentina)
06. Centro Vasco Euzkal Etxea, (San Nicolás, Buenos Aires, Argentina)
07. Centro Vasco Lagun Onak, (Pergamino, Buenos Aires, Argentina)
08. Centro Vasco Guillermo Larregui, (Chacabuco, Buenos Aires, Argentina)
09. Agrupación Vasco Argentina Askatasunaren Bidea, (San Miguel, Buenos Aires, Argentina)
10. Centro Vasco Lagunen Etxea, (Laprida, Buenos Aires, Argentina)
11. Centro Vasco Gure Etxea, (General Belgrano, Buenos Aires, Argentina)
12. Eusko Etxea de Corpus Christi (Corpus Christi, Misiones, Argentina)
13. Centro Vasco Ibaiko Izarra, (Concordia, Entre Ríos, Argentina)
14. Asociación Vasco Argentina Urrundik, (Paraná, Entre Ríos, Argentina)
15. Centro Vasco Euzko Etxea, (Villa María, Córdoba, Argentina)
16. Centro Vasco del Noreste del Chubut Haraneko Euskal Etxea (Chubut, Patagonia Argentina)
17. Centro Vasco Etorritakoengatik, (Puerto Madryn,Chubut, Patagonia Argentina)
18. Centro Vasco de Viedma y Patagones “Aberri Etxea” (Río Negro / Buenos Aires, Patagonia Argentina)
19. Asociación Vasca Euskal Echea – Centro Vasco de (Comodoro Rivadavia, Chubut, Patagonia Argentina)
20. F.I.V.U. – Federación de Instituciones Vascas (Montevideo, Uruguai)
21. Centro Euskaro (Montevideo, Uruguai)
22. Euskal Etxea Haize Hegoa, (Montevideo, Uruguai)
23. Institución de Confraternidad Vasca Euskalerria (Montevideo, Uruguai)
24. Euskal Etxea Vasconia Florida (Florida, Uruguai)
25. Centro Vasco Saltoko Euskaldunen Taldea (Salto, Uruguai)
26. Centro Vasco Floreseko Euskal Etxea (Las Flores, Uruguai)
27. Centro Vasco San Joseko Euskaldunak Taldea (San José, Uruguai)
28. Centro Vasco de Trujillo (Trujillo, Perú)
29. Casa Vasco Navarra (Ríonegro, Antioquia, Kolonbia)
30. Euskal Etxea (San Juan, Puerto Rico)
31. Asociación Vasco Navarra de Beneficiencia (Habana, Kuba)
32. ⁠Centro Vasco Mexikoko Euskal Etxea (CMexiko Hiria, Mexiko)
33. Euzko Etxea of New York (New York, USA)
34. Centro Vasco Navarro Euskal Etxea Laurak Bat (València, País Valenciá)
35. Euskal Etxea Artea, (Palma, Mallorca, Illes Balears)

ABERRI EGUNA 2026ko MANIFESTUA

Aurten ere Aberri Egun bateratua aldarrikatu nahi dugu. Inoiz baino ozenago, Euskal Nazioaren oraina eta etorkizuna desberdinen artean eraikitzen jarraitzeko ahalmena eta borondatea egon badagoela adierazi nahi dugu.

Campos Eliseos antzokian esan genuen jauzi bat eman nahi genuela Aberri Egunaren ospakizun bateratuan, eta apirilaren 11an, ostiralarekin, Donostiako Kursaalean, hitzordu bateratu bat izango da, herri gisa elkartzekoa. Bederatzi egun lehenago, Aberri Egunera eramango gaituen astea zabaldu nahi dugu ekitaldi berezi eta indartsu batekin.

Ekitaldiaren oinarria pieza kultural bat izango da, ikuskizun artistiko batean hainbat sortzaileren pentsaera eta ideia eszenikoak batuko dira. Han izango dira, besteak beste: Manex Fuchs, Lorea Agirre eta Martxel Rodriguez.

Guk gaur Euskal Herria Batera ekimenak antolatuko duen ekitaldi honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, duen zentzua, eta egiteak berak igortzen duen mezua. Batez ere, Aberri Eguneko momentu bateratu honen garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Aberri Eguna ospatzea ezinbestekoa da guretzat, nazio baten parte izatearen harrotasuna eta ospakizun eguna. Aberri Eguna nazioa garela ospatzeko eguna da beste ezeren gainetik. Euskal nazioa badela adierazteko eguna.

Modu bateratuan antolatzea ezinbestekoa da guretzat. Batera ospatzearen garrantzia.

Batera ezberdinen artean.

Batera lurraldeen artean.

Batera herri gisa etorkizuneko erronkei aurre egiten.

Batera herri-eraikuntzan, instituzioetan eta herrigintzan dihardugun askotarikoen artean. Ikuspegi horretatik, dei egiten diegu Euskal Herria aintzat hartzen duten eragile guztiei eta herrigintzan aktibo direnei, pozez eta ilusioz gonbidatuko ditugun horiei, gure ekitaldira etor daitezen eta batera ospa dezagun.

Izan ere, ekitaldi honek mezu bat igorriko die euskal gizarteari eta munduari: hemen bada herri bat, askotariko ezberdintasunekin, bere nortasunarekiko eta etorkizunarekiko konpromisoa azaldu nahi duena. BAGARA ETA IZAN NAHI DUGU. Europan nazioen erabakitzeko eskubidea eztabaidagai den honetan, are garrantzia handiagoa du gu ere munduaren aurrean baden eta izan nahi duen nazio gisa azaltzeak.

Etortzeak berak beste mezu bat hedatuko du: garena ospatzea eta izan nahi duguna aldarrikatzea. Aberri Eguna denona da eta denok ospatu behar dugu. Aberri Eguna euskal gizartearena da. Dei egiten dugu Aberri Egunari dagokion garrantzia eta instituzionalizazio-maila eman dakion eta baldintzak sor daitezen ospakizuna zabaltzeko eta batera ospatzeko.

Agur bero bat eta mezu bat konpartitu nahi dugu zortzigarren herrialdeko euskal komunitateko kideekin, Euskal Diasporakoekin. Egoera desberdinetan eta Euskal Herritik kanpo egon arren, askok Euskal komunitatearen bateratasunean partaide sentitu nahi dute, beste euskaldunekin lotura eduki.

Aberri Eguna norberak bere inguru edo komunitatekoekin zerbait ospatzeko aukera bat da, baina, aldi berean, beste euskaldunekin konektatzeko bidea, zerbait handiagoaren parte sentituz. Bihoakie gure aitortza.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia