euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tokioko Euskal Etxeko Gari Ortigosa, Toru Terada eta Paulo Berriozabalek jaso dute 2026ko Basque Ambassadors saria

2026/03/25

Gari Ortigosak, Toru Teradak eta Paulo Berriozabalek jaso dute Tokion 2026ko Basque Ambassadors saria (arg Basqueambassadors)
Gari Ortigosak, Toru Teradak eta Paulo Berriozabalek jaso dute Tokion 2026ko Basque Ambassadors saria (arg Basqueambassadors)

PUBLIZITATEA

Tokio, Japonia. Basque Culinary Center-ek antolatua, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila lankide, ‘Basque Ambassadors’ sariek euren lanaren bidez euskal kulturaren muina eta aberastasuna munduko bazterretara eramaten dituzten chef edo profesionalak nabarmentzen dituzte. Aurreko edizioetan Europako (Londres 2023) eta Amerikako (Mexiko 2024 eta Kolonbia 2025) enpresa eta enpresariak saritu ondoren 2026 honetan Asiara iritsi dira Basque Ambassadors Sariak, Japoniako euskal sukaldaritzaren hamar erreferente euskal euskal kultura eragile nabarmentzeko. Saridunen artean Tokyoko Euskal Etxeko hiru lagunek jaso dute saria: Gari Ortigosa, Toru Terada eta Paulo Berriozabalek.

Gari Ortigosa plentziarrak hamar urte daramatza Japonian eta saria eman diote, bertan euskal kultura eta euskara irakatsi eta zabaltzeagatik hainbat esparrutan: Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Irakurletzan, Cervantes Institutuan eta Euskal Etxean. Izan ere, Euskal Etxeko lehendakaria izateaz gain kultur ekintzen bultzatzaile handia baita... Toru Terada Tokioko Euskal Etxeko kidea izatearekin batera enpresaria ere bada. Bere kasuan Iroha Wine izeneko enpresaren bitartez Euskal Herriko kalitate handiko produktuak dakartza Japoniara bertan saltzeko, ardogintza delarik bere alorra eta, esaterako txakolinaren, momentuko Getariako zein Bizkaikoaren sustapena egin duela Japonian, dastapenak antolatuz, besteak beste. Paulo Berriozabal elorrioatarra, azkenik, hogei urte pasexe daramatza bere familiarekin Japonian, eta euskal etxeko sortzaileetakoa izan zen, euren helburua izanik hain zuzen, euskal kultura eta moldeen sua mententzea bertan, eurentzat eta euskal-japoniar jaiotako ondoko belaunaldientzat.

Eurekin batera saritu zituzten Jube Yamagutxi, Mikiko Isobe, Yoshihiro Narisawa, Yoshitsugu Yamamoto, Yukio Konishi, Kazuhiro Shimizu eta Atsushi Nakamura.

- Tokioko Euskal Etxea Instagram-en, tokyoko_euskal_etxea



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia