euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus eta entzun Japonian Tokyoko Euskal Etxeak Aberri Egunarekin bat eginez atera duen bideo xinple bezain ederra

2021/04/03

Japonia eta Euskal Herria batzen dituen bideo honekin egin du bat Tokioko Euskal Etxeak (TEE) Aberri Egunarekin
Japonia eta Euskal Herria batzen dituen bideo honekin egin du bat Tokioko Euskal Etxeak (TEE) Aberri Egunarekin

PUBLIZITATEA

Tokyo, Japonia. Xinpletasunean ederra. Halakoxea da igande honetan, apirilaren 4an Aberri Eguna dela eta Tokyoko Euskal Etxeak (TEE) plazaratu eta EuskalKultura.eus-i helarazi dion bideoa. Hamaika dira egunotan gure Diasporan munduko Euskal Etxeak ateratzen ari diren ohar, dei, agiri eta gainerakoak, gehienak birtualtasunean bildu edo gogoratzeko data berezi hau. Gehienak gainera azken orduotan ari dira zabaltzen, eta zaila litzateke guztiak hona biltzea. Guztien ordezkari, Tokyoko Euskal Etxeko hau. Xinple bezain ederra.


Etxepareko irakurle den Gari Ortigosa lehendakari berria duela TEEk plazaratu duen bideoa



Komentarioak

  • Xinple bezain ederra

    Ados nago, xinpletasunean ederra

    Marta Martinez (Donostia-San Sebastián), 2021/04/05 01:00

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia