euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nahiko zenuke harrera eman zure euskal etxean kontzertu eta erakusketa bati Euzkadiko Selekzioaren 90. urteurrenean?

2026/04/01

 Argentinako euskal etxeek 1937ko Euzkadiko Selekzioaren oroitzapenezko erakusketa jaso ahal izango dute euren egoitzetan
Argentinako euskal etxeek 1937ko Euzkadiko Selekzioaren oroitzapenezko erakusketa jaso ahal izango dute euren egoitzetan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 2027an 90 urte beteko dira, munduan zehar Euskal Herriaren eta Gerra Zibilaren errealitatea ezagutzera emanez ibili zen Euzkadiko futbol selekzio mitikoaren 90. urteurrena beteko da. Italian 1934ko Munduko Kopan nabarmendu ziren jokalariek osatua —Espainiako selekzioko parte—, Argentinara futbol izar gisa iritsi ziren. Eusko Jaurlaritzak gerra garaian, 1937ko apirilean, helburu humanitarioekin sortua, taldea 1939ko abuztuan desegin zen. Argentinako zaleentzat ahaztezinak dira San Lorenzoko kamiseta jantzi zuten Lángara eta Zubieta, baina baita beste asko ere, Blasco, Iraragorri, Zilaurren, Larrinaga edo Areso kasu, gerra amaitutakoan Argentinara itzuli ziren bertako klubetan jokatzeko.

"Baloiaren gudariak"en 90 urtera, Joseba Gotzonek bira eta omenaldi hau proposatzen die Euskal Etxeei garai zail hartan gure koloreak irmo defendatu zituzten gizon hauei

Euzkadiko taldeak eta Argentinak kapitulu gazi-gozo bat bizi izan zuten 1938an. Europan eta Mexikon arrakasta handia lortu ondoren, Selekzioak Argentinako talde nagusien aurka (River, San Lorenzo, Boca, Racing eta Independiente) bost partida jokatzeko asmoa zuen. Baina frankismoak FIFAren aurrean egindako presio diplomatikoek partidok jokatzea galarazi zuten. Orain, "Baloiaren gudari" haien memoria berreskuratzeko eta Euzkadiko Selekzioaren sorreraren 90. urteurrena ospatzeko, Joseba Gotzon musikari eta ikertzaileak kultura-bira handi bat koordinatuko du 2027ko apiriletik aurrera, oraingoz Euskal Herrian, Balea Uharteetan, Mexikon eta Argentinan garatuko dena.

Komunikatu Joseba Gotzonekin

Gorazarre-bira eta ekimen honek guztiak hiru ardatz nagusi planteatzen ditu: erakusketa, hitzaldia eta kontzertu bat. Erakusketari esker, garaiko argazkiak, agiri ofizialak, prentsa-artikuluak eta objektu historikoak (elastikoak, pilotak, botak eta banderineak) erakutsiko dira. Bere aldetik, kontzertuak "Nortasuna" diskoan oinarritutako 90 minutuko emanaldiak futbolari hauen historia kontatuko du kantuaren bidez, kirolari eta artista gonbidatuak ere partaide. Proposamena bereziki pentsatu da euskal nortasunaren orrialderik epikoenetakoa den honi omenaldia egiten bat egin nahiko luketen Euskal Etxe eta kulturguneak gogoan hartuta.

Zabalik da dagoeneko egutegia, hala nahi lezaketen euskal etxe eta elkarteek galdetu, proposatu edo batera edo bestera bat egin dezaten. Bisitak koordinatzeko edo informazio gehiago eskatzeko, harremandu zuzenean Joseba Gotzonekin emaila bidaliz josebagotzon@josebagotzon.com helbidera edo +34 607 956 196era WhatsApp mezua bidalita.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia