euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gizataldeen arteko elkarrizketa La Platako Euzko Etxean: debatea 8/1994 Legea ordezkatuko duen lege berriaren harian

2026/03/31

Ezk.esk: Juan M. de Luca (Italiarren Batzordea), Maria Laura Apecechea (Euzko Etxea), Carlos de Oliveira (Portugalgo Etxea), Ma. Eugenia Cruset (irlandarren ordezkaria), Diego Pérez (Galiziako Etxea) eta hiriko Gizataldeen idazkariorde Luis Sannen
Ezk.esk: Juan M. de Luca (Italiarren Batzordea), Maria Laura Apecechea (Euzko Etxea), Carlos de Oliveira (Portugalgo Etxea), Ma. Eugenia Cruset (irlandarren ordezkaria), Diego Pérez (Galiziako Etxea) eta hiriko Gizataldeen idazkariorde Luis Sannen

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Lege berriaren tramitazioa urte amaieran edo 2027 hasieran espero da hastea Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren eta diasporaren arteko harremanak orain arte arautu dituen 8/1994 Legea, Maiatzaren 24koa, ordezkatzeko bidean, eta proizesu honek interes handia piztu du euskal etxeetan. Testuinguru horretan, eta kanpoko herritarrekiko lotura-ereduak aztertzeko asmoz, Gizatalde Topaketa egin zuten joan den ostegunean, martxoaren 26an, La Platako Euzko Etxean. Beste herrialde batzuek munduan dauzkaten euren herritarrekiko eta hauen ondorengoekiko harremanak nola kudeatzen dituzten ezagutzeko eta gai honi buruzko gogoeta alderatua egiteko aukera paregabea eskaini zuen jardunaldiak.

Mahai-inguruak Portugal, Italia, Irlanda, Galizia eta Euskal Herriko komunitateetako ahotsak bildu zituen, errealitate juridiko ezberdinak agerian utziz. Italia, Portugal eta Irlandak estatu-nazio gisa lotura zuzena duten bitartean, Galiziako eta Euskadiko ordezkariek erkidego autonomoen esparruko beren egoera zehatza aztertu zuten. «Oso aberasgarria izan da, komunitate horietako bakoitzak bere jatorrizko herriarekin harreman juridiko eta emozional oso ezberdina baitu», adierazi zuten antolatzaileek. Solasaldian partaide izan ziren Juan Martin de Luca (Italiarren Batzordea), Carlos de Oliveira (Portugalgo Etxea), Maria Eugenia Cruset (irlandarren ordezkaria), Diego Perez (Galiziako Etxea) eta Maria Laura Apecechea (Euzko Etxea), Luis Sannen hiriko Gizataldeen idazkariordea lagun zutela.

Galdera-erantzun txanda bizia

Mahaiak hainbat gai jorratu zituen: norberaren hizkuntza hedatzeko laguntzak, egoera larrian diren emigranteentzako osasun eta gizarte-laguntza programak, itzulera-programak, memoria historikoa eta ikasketa-bekak. Harreta berezia jarri zen gazteekiko loturan, jarraipenerako motor gisa, eta baita elkarteen rolean ere; ez kulturaren zaindari gisa soilik, baita pisu propioa duten eragile ekonomiko eta politiko gisa ere. Ondoko galdera-erantzunen txanda bizia izan zen, eta argi geratu zen jatorriak ezberdinak izan arren, lege-esparruarekiko eta erakundeen etorkizunarekiko kezka konstante bat dela tokian tokiko elkarteen mapan.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia