euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haize Hegoak 38 urte ospatu, bat egin du Emakumeen Eguna eta Korrikarekin, eta Aberri Eguna ospatuko du igandean

2026/03/30

Montevideoko Haize Hegoako lagunak euren 38. urteurrena ospatzen martxoaren 20an. Igandean bat egingo dute Aberri Egunarekin
Montevideoko Haize Hegoako lagunak euren 38. urteurrena ospatzen martxoaren 20an. Igandean bat egingo dute Aberri Egunarekin

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Elkartea berez martxoaren 1ean sortu bazen ere, Montevideoko Haize Hegoa Zentroak 20an ospatu du aurten bere urtebetetzea, 38.a, bozkarioz antolatutako festa batekin. Berrogeita hamar bat gonbidatu bildu ziren afarira, tartean euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, bestelako bazkide eta lagunak eta Montevideoko Euskaro eta Floridako Vasconia euskal etxeetako ordezkariak. Giro ederrean afaldu zuten eta afaldu ez ezik, abestu, dantzatu eta musean ibili ziren, azken honetan batez ere Elkarteak ematen dituen tailerretan dagoeneko ari diren parte-hartzaileek.

Festako une berezienetakoa izan zen doike, “Zorionak zuri” abesteko momentua eta Euskal Etxeari baina baita kide guztiei ere zuzendu zioten. “Jaian bertan zeudenei, bana baita ere urtean zehar parte hartzen duten guztiei ere", azpimarratu zuten buruzagiek, "euren lana, dedikazioa eta konpromisoari esker gara eta izan baikara ia lau hamarkada hauetan hain elkarte aktiboa”, laburbildu diote EuskalKultura.eus-i Haize Hegoako iturriek.

Igandean, Aberri Eguneko bazkaria

Izan ere, aktibitate askotako hilabetea izan da martxoa euskal etxe uruguaitar honentzat. Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara "Migranteen Parrokia" elizak antolatutako elkarretaratzean hartu zuten parte euren emakume dantzariek eta hitzaldi bat ere eskaini zuten EEaren egoitzan presentzialean eta on line “Euskal emakumeak artean” izenburupean. 2026 kutso berriko euskara klaseak ere hasi berriak dituzte martxoan eta Korrikari buruzko hitzaldia eman zuten euskararen aldeko lasterketa sinbolikoa Pocitos auzoko kaleetan egin aurretik.

Urteko egitarauari begira, Euskal Etxeak ohikoak dituen mus, sukaldaritza, dantza eta arte tailerrekin jarraituko du eta euskal jai nagusiak ere ospatuko dituzte, hurrengoa, datorren igandean, Aberri Eguna, apirilaren 5ean bertan, senidetasun bazkari batekin eta data eta bere esanahia azaldu eta gogoratuz egingo dituzten hitzekin, topa eginez Haize Hegoa eta Euskal Herriko eta munduko euskaldun guztien geroaren alde, iragan aberatsari, etorkizun oparo eta engaiatua ere eman nahi baitiogu Diasporatik, Euskal Herriko gainerako biztanle eta lagunekin batera, baitetsi digute.

- Haize Hegoa Euskal Etxea Instagramen, haize_hegoa_uy



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia