euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Entzun Pablo Silveira Artagaveytia kantari uruguaitarraren omenaldia arbasoei "El Roble de Belaunaldiak" kantuan

2025/10/03

Pablo Silveira Artagaveytiak ‘El Roble de Belaunaldiak’ abestia aurkeztu zuen Haize Hegoan (argazkia Martín Varela Umpiérrez)
Pablo Silveira Artagaveytiak ‘El Roble de Belaunaldiak’ abestia aurkeztu zuen Haize Hegoan (argazkia Martín Varela Umpiérrez)

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Joan den abuztuaren 21ean "Hitzen Bidaia. El Viaje de las Palabras" bere liburu elebiduna aurkeztu zuen Maria Noel Abella irakasle uruguaitarrak Montevideoko Haize Hegoa EEan. Liburuarena ez zen izan, ordea, aukezpen bakarra. Ekitaldi berean "El Roble de Belaunaldiak" (Belaunaldiak-en Haritza) abesti berria kantatu zuen Pablo Silveira Artagaveytiak. Hau ez da kantariak bere herrialdean dagoen euskal ondareari dedikatu dion lehenengo kanta; eta bere kanten sorrerari buruz hitz egitea oso gustuko ez duen arren –”arrazoi ugarik osatzen baitute sormenaren bidea”–, aurkezpenaren ondoren minutu batzuk hartu zituen lan berria zerk inspiratu zion kontatzeko EuskalKultura.eus-i.

Belaunaldia hitza María Noel Abella nire lagunaren ahoan entzun nuen lehen aldiz eta esan dezaket hori ezinbestekoa izan zela hemen, Rio de la Plataren ertzean, abesti hau sor nezan”, esan digu kantariak. “Hitzaren esanahiak bi haritzen arteko elkarrizketa irudikatzeko erronka ekarri zidan, denbora eta geografiak, eta desoroimena gainditu nahirik. Haritz zaharrak, Gernikakoak, ez du historia ahaztu nahi; eta haritz berriak —etxean daukagu ale bat, Leonat Egiazabal nire lagunaren opari— uko egiten dio ahanzturari".

"‘Belaunaldiak’ izena ere jarri diogu Mariana Echeverri nire emaztearekin batera eraiki genuen etxeari. Bertan bizi gara Julia Maite eta Felipe Bikendi seme-alebekin. Bertan biltzen gara laurok, neguan, sutondoan, lauburua duen burdinezko berogailuaren ondoan”, adierazten digu.


Pablo Silveira Artagaveytiak ‘El Roble de Belaunaldiak’ abestia kantatzen

Baina abestiaren sorrerari buruz hitz egiteak, bere jatorria ere dakar Pablorekin idatziz izan dugun elkarrizketara: “Agian abestia idazteko oinarrizko arrazoia haurtzaroko etxea da, Uruguai iparraldean. Etxe hartan, amaren familiaren bitartez, presentzia handia zeukan euskal kulturak. Artagaveytia abizenak zerikusi handia zeukan eta dauka nire arbasoekin eta nire gaurko bizitzarekin ere”, diosku.

“Arbasoek kontatzen zuten Artagaveytia abizeneko hiru lagun etorri zirela Rio de la Platara. Gogoan dut aitona bere besaulkian, lehiora begira; gogora datorkit Sandra nire arreba, bere azken urteetan Edurne izena aukeratu zuena, berarentzat izen horrekin itzuli ahal baitzen gure jatorrira, baserrietara, memoriaren sura, Barakaldoko trenetara, Barakaldon jaioa baitzen gure herenaitona…”

"Manuela Sáenz", "Patria Sendic" eta "La impunidad"

Baina Pabloren abestietan euskal erreferentziek beste gai batzuk ere jorratzen dituzte. Abesti bana dedikatu ien Simon Bolivarren emaztea izan zen Manuela Saenz-i (1797-1856) eta Raul Sendic (1925-1989) gerrillari eta politikari uruguaitarrari. “1990. hamarkadan, gainera, Filtroko Martxako manifestazioan poliziak hil zuen Fernando Morroni aipatzen duen tango bat idatzi nuen, "La Impunidad". Abesti hau Montevideoko Zitarrosa Aretoan grabatu genuen 2005ean, izen handiko musikariekin”, gogoratu du.

Pablo Silveira Artagaveytia musikari herrikoia eta irakaslea da. Universidad de la Republika-ko Musika Ikasleen Gunea sortu zuen taldekoa izan zen eta musikari, kulturari eta giza eskubideei buruzko hainbat artikulu argitaratu izan ditu. “Canal Social Latinoamericano Trama al Sur"eko fundatzaileetako bat izan zen eta "Aldea Sonora" irratsaioko aurkezle 15 urtez jarraian. Gaur egun "Voces Andantes" irratsaioko ekoizle eta aurkezlea da, Latinoamerikako eta Karibeko 30 bat irratitan emititzen den saioa. Bi CD ere kaleratu ditu: "Cantares de Botucatú" (Orión-Fonam 2002) eta "América Nueva" (Orión-Fonam 2006).

El Roble de Belaunaldiak

Que baje la luna soñando
le cuente al roble nuevo de Belaunaldiak
que más allá del mar Cantábrico
su abuelo vasco le quiere contar

Humo negro Apirila de Gernika
El río Oka sangro rumbo al mar
Por la calle Andra Mari mis muertos
Y en mis ramas los quiero nombrar

Aquí tengo en mi piel éste tiempo
cuando gira el viento en mi soledad
soy la piedra del verbo que sueño
en tus caseríos, cerquita del mar.

Este mar que le han llamado río
y a este río tendrás que soñar
cada vasco que porfía el destino
será duro como el robledal.

Que baje la luna soñando
le cuente al roble nuevo de Belaunaldiak
que más allá del mar Cantábrico
su abuelo vasco lo quiere contar

Belaunaldiako haritz kontatzera
Ametsetan ilargia jaisteko
Kantabriako baino urrunago
Euskal aitonak kontatu nahi diolako



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia