euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Noel Abella Euskal Diasporaren Egunaz, plazaratu berria duen liburuan: "Ilusioz handiz itxaroten dugun eguna da"

2025/09/08

Testu labur bat gaztelaniaz, testu labur bera euskaraz, atseginez irakurtzen da Noel Abellaren "Hitzen bidaia" liburua. Bertatik atera dugu Diasporaren Nazioarteko Egunari eskainitako beheko testu hau
Testu labur bat gaztelaniaz, testu labur bera euskaraz, atseginez irakurtzen da Noel Abellaren "Hitzen bidaia" liburua. Bertatik atera dugu Diasporaren Nazioarteko Egunari eskainitako beheko testu hau

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Irailaren 8a da gaur, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna. Joan den astean, Noel Abella euskal uruguaitarrak aurkeztu berria duen "El viaje de las palabras-Hitzen bidaia" liburu elebidunaren berri ematen genuen orrialde hauexetan. Bertan, bada  "Diasporaren Nazioarteko Eguna" izenburu duen atal labur bat. Liburuan oro har nolakoa izan zen bere hurrerapena zerotik hasita euskara eta bere euskal erroetara kontatzen digu, euskaldun oso eta euskara irakasle bilakatu arte, hainbat testu llabur, pasadizo eta iruzkin medio. Horietako batek, hain zuzen, "Diasporaren Nazioarteko Eguna" du izena. Eta gaur hona ekartzeko egokia zelakoan, baimena eskatu eta datozen lerroetan zeurenagatuko dugu. Mila esker, Noel, liburuagatik eta baimenagatik.

"Diasporaren Nazioarteko Eguna"
Idazlea: Maria Noel Abella Aiscar

Diasporaren Nazioarteko Eguna azaltzeko modurik onena euskal etxean nola bizi dugun kontatzea da: irailaren 8a ilusio handiz itxaroten dugun eguna da. Euskal Etxera joaten gara eta poz-pozik elkartzen gara.

Lagun batzuk arduratzen dira otorduaz: errezeta tradizionalen maitaleak, sukaldaritza maisuak... Ni ez nago horien artean. Sukaldean desastre hutsa naiz! Batzuek ondo egiten badute, hobe beren esku uztea.

Lekua ikurriña eta banderekin apaintzen da. Kartelak eta argazkiak jartzen dira. Orokorrean, euskara irakasle eta ikasleok arduratzen gara lan horietaz.

Horrelako bilkuretan inoiz ez da dantzarik falta izaten, jakina! Horretan ere nireak egiten du! Ezin ditut oinak koordinatu, kontrako norantzan joaten naiz, gaizki zenbatzen ditut jauziak edo birak...

Badakit zer pentsatzen ari zareten: honek ez du dantzan egiten, ez du janaririk prestatzen... Beraz, zertara joaten da? Izan ere, «Diasporakook» ez dugu egun horretan elkartzeko aukerarik galtzen, ezta bestearengan geure burua islatuta ikusteko paradarik ere, euskal komunitatearen parte garela sentitzeko abagunerik.

Horregatik, euskaldunok eta ondorengook Uruguain, Argentinan, Japonian, Mexikon eta beste hainbat herrialdetan, memoria kolektiboa berreskuratzeko eta gure seme-alabei transmititzeko elkartzen gara irailaren 8an. Horrela, istorioek eta hitzek beren bidaia jarraituko dute belaunaldiz belaunaldi.

(liburu osoa hemen - pdf)



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia