Iruñea-Pamplona. Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak Txileko Nafar Kolektibitatea zentroa eta Antioquiako (Kolonbia) Casa Vasco Navarra Fundazioa proposatu ditu Nafarroako komunitate berri gisa. Bi erakunde berri horiek aitortzeko, Nafarroako Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen eta erkidego horien aintzatespen eta erregistro ofizialerako prozedura ezartzen duen urriaren 16ko 90/2024 Foru Dekretuan xedatutakoa bete da, eta orain Gobernuak onartu eta Nafarroako Agerkari Ofizialean beharko da argitaratu.
Kontseiluaren bilkra joan den asteartean, otsailaren 10ean, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo buru izanik gauzatu zen. Ollok esan zuenez, "pozgarria da benetan, ikustea aspaldi, NEXT Estrategiaren bidez, Nafarroako herritarrekin harremanak izateko politika publikoen aldeko apustua egiten nola hasi ginen eta, hainbat urtez bultzada politiko irmoa eta etengabea izan ondoren, emaitza zehatzak erakusten dituela ikustea, eta gaur Txilen eta Kolonbian beren lurraren alde lan egiten duten nafarrak proposatzea euren lege errekonozimendurako". Aldi berean, Kontseiluak Euskal Artzainak Ameriketan Elkartea proposatu du bere kontseilukide gisa, itzulitako emigratzaileen elkarteen ordezkari.
Kontseiluko bigarren bilkura
Ollo lehendakariordeak gaineratu zuen bereziki garrantzitsua dela ikustea Nafarroako Gobernuak joan den urteko azaroan Hego Amerikara egin zuen bisita instituzionala, Buenos Airesko Nafar Etxearen 130. urteurrenaren karietara, eta Txileko Santiagon Nafarroako diasporarekin antolatu zen topaketa, euren fruituak ari direla ematen, Nafarroa Globalaren alde elkarlanean egindako lan konpartituaren garra pizten lagunduz.
Bigarren aldia da hau Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseilua biltzen dela, Kontseilua bera 2025eko martxoaren 31ean eratu zenetik. Oraingo bileran honako kontseilukideek hartu dute parte:
- Mariana Sardón, Centro Navarro de Bolívar-ekoa (Argentina)
- Gonzalo Erice, Centro Vasco de Mendoza-koa (Argentina)
- Pablo Oliver, Pariseko Nafarroa Beti elkarte-koa (Frantzia)
Espainiako Nafar Etxeen Federazio Nazionalaren ordezkari, honako kontseilukideek:
- Francisco Galdeano, Hogar Navarro de Valladolid
- Juan José Bujanda, Hogar Navarro de Burgos
- Marta Fernández, Hogar Navarro de Madrid
Beste erakunde batzuetako kontseilukideak
- Ander Larumbe (Nafarroako Parlamentua)
- Alicia Alemán (Nafarroako Parlamentua)
- Xabier Alcuaz (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, FNMC)
Gobernuaren izenean
- Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde, Kontseiluko lehendakari
- Sergio Pérez, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia, Kontseiluko lehendakariorde
- Sara Ayerbe (Ogasun departamentua)
- Marta Otamendi (Eskubide Sozialetako departamentua)
- Iñaki Xabier Martínez de Vírgala (Kanpo Ekitza Zuzendaritza Nagusia)
- Miriam Veguillas (Kanpo Ekitza Zuzendaritza Nagusia)
- Cristina Arcaya, Departamentuko idazkaritza tekniko nagusia, Kontseiluko idazkari
Nafarroa Globala
2025-2028 aldirako Nafarroako Kanpo Ekintzarako II. Planak jaso bezala, "Nafarroa globala ardatzak atzerrian dauden nafar herritarrekiko arreta eta harremana hobetu nahi ditu, eta gure lurraldearen irudi erakargarria, anitza eta garaikidea ezarri nahi du, diasporarekiko harremanei dagokienez ere, bai itzuli nahi dutenekin – prozesu horretan Gobernuak errazte-lana egiten du-, bai atzerrian jarraitzea erabakitzen dutenekin, departamentuak bere komunitatearen errealitatean ahalik eta informazio eta parte-hartze handiena eskaintzen dielako, Nafarroako herritar gisa eskubide berberak izan behar dituztela ulertuta", dio Gobernuak plazaratutako oharrak.
Horretarako, Nafarroako Gobernuaren 2025-2028 aldirako Kanpo Ekintzarako II. Planak hainbat lan-ildo biltzen ditu, hala nola nafar eta nafar-euskal etxeei eta zentroei laguntza instituzionala eta ekonomikoa ematea beste autonomia-erkidego batzuetan eta kanpoan, lankidetza-ekintzak sustatzeko, aurrekontuan isla izanez Nafarroatik kanpoko komunitateentzako zein Nafarroan dauden eskualde ezberdinetako etxeentzako laguntzetan, zentro horien jarduera-gastuak, lokalen mantentze-lanak eta funtzionamendua edo inbertsioak finantzatzeko. Hala, 2026ko laguntzak 157.000 €-koak dira, eta otsailaren 27an amaituko da eskabidea egiteko epea, gogoratuz.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


