euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrikarako motorrak berotzen eta 2026ko euskara ikasturtea prestatzen ari dira Hego Amerikako Euskal Etxeak

2026/03/12

2026ko euskara eskolen eskaintza Hego Amerikan
2026ko euskara eskolen eskaintza Hego Amerikan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Hamar egun baino ez dira geratzen Hego Amerikan, udari agur esateko eta bertako euskal etxeak eta federazioak erabat murgilduta dabiltza 2026ko ikasturte berriko ekintza programaren antolakuntzan. Euskara eskolei dagokienez, ikasturtea aurten 24. Korrikarekin batera (artikulu bereizitua argitaratuko dugu horretaz ordu batzuk barru) hasiko da hiri askotan eta bukatu ere, euskaltzale askorentzat garrantzi eta oihartzun bereziko beste data baten inguruan egingo du, abenduan, Euskararen Nazioarteko Eguna gorriz markatutako data gisa gogoan.

Aurrez aurrekoak, online edo hibridoak izango dira ikastaroak, Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan. Ikasle eta irakasleen lana eta ahaleginari esker ugariak izango dira urtean zehar garatzen joango diren klase, topaketa, mintzapraktika, jolas eta abestien bidezko saioak, ikastea aisiarekin eta erabiltzeko aukerak izatearekin uztartuz, beti ere Euskal Herriko hizkuntzaren presentzia bermatzearren diasporan.

Jarraian, euskara kurtsoei buruzko informazioa, herrialdez herrialde, eta informazioa eskatzeko kontaktuez.

BRASIL

  • Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxean, hasierako maila (A1) emango dute, asteazkenetan, arratsaldeko 7etan, on line. Irakaslea, Sabrina Otegui argentinarra. Informazio gehiago, centrobasco.ea.sp@gmail.com.

PERU

  • Limako Euskal Etxean, bi maila eskainiko dira Nerea Elorriga irakasle bilbotarraren eskutik eta iaz eta aurreko urtean hasitako ikastaroei jarraipena emateko. Euskara Munduan programako materialarekin batera, irakaskuntza errazteko hainbat dinamika ere erabiliko dira. Informazioa, euskaletxeaperu@gmail.com helbidean.
  • Trujilloko Euskal Etxean, A2 mailako taldeak jarraituko du, on line, Cecilia Canz argentinarra irakasle. Informazio gehiago, hemen.

TXILE

  • Santiagoko Euzko Etxeak hasierako talde bat irekiko du, astearteetan, 18:30ean, aurrez aurre Euskal Etxearen egoitzan, Nerea Garin irakasle. A.2.1 eta A2.2 mailakoak berriz, online izango dira, Raimundo Zubelzu Hernández txiletarra irakasle; Informazioa gehiago, hemen.
  • Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak bi talde irekiko ditu aurten. A1.1 (hasierakoa) astelehenetan, 19:30ean, aurrez aurre. Aurreratua (A2), ostegunetan izango da, 19:30ean, online. Hilabete bakoitzaren azken larunbatean taldeek bat egingo dute Euskal Etxean elkarrekin mintza egiteko. Informazioa, hemen.
  • Valparaisoko Euzko Etxeak ere bi aukera eskainiko ditu: hasierako taldea, astearteetan eta ostegunetan, 19etatik 20etara; aurreratua, jarraian, 20etatik 21etara.

URUGUAI

  • Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bi aukera ditu hasi berrientzat: Aurrez aurre, astearteetan, 18etan. On line, larunbatetan, 10etan. Bigarren maila, aurrez aurre modalitatean, ostegunetan izango da, 18etan. Irakaslea Gabriel Arce izango da. Informazio gehiago, hemen.
  • FIVUren bitartez Montevideoko Euskaro Euskal Etxean, astearteetan dira klaseak, A1.1 eta A1.2 mailakoak (Laura Moreno irakasle); Montevideoko Haize Hegoan, ostiraletan, hemen ere A1.1 eta A1.2 (Martin Zabalza); eta Carmeloko Ibai Ondoko Etxean on line dira klaseak, asteazkenetan, eta maila, A2.1 (Gabriel Arce). San Joseko Euskaldunak Euskal Etxean, larunbatetan dira eskolak, A1.1 eta A1.2 mailakoak (Noel Abella). Informazioa gehiago, fvascauruguay@gmail.com helbidean eskatu behar da.

ARGENTINA

  • Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes centrovascoarrecifes@gmail.com 54 2478454468
  • Centro Vasco Gure Txokoa, Azul azulcentrobasko@gmail.com 54 9 2281 370788
  • Unión Vasca, Bahía Blanca uvasca@bvconline.com.ar 54 291 4544242
  • Centro Navarro de Buenos Aires daniel.remondegui@gmail.com 54 9 11 4184 0794
  • Euskaltzaleak. Buenos Aires idiomavasco@gmail.com 54 9 11 2457 5852
  • Eusketxe Eusko Kultur Etxea. Buenos Aires eusketxe@gmail.com 54 11 4381 4611
  • Centro Laurak Bat. Buenos Aires secretaria@laurakbat.com 54 9 1132497688
  • Centro Vasco Guillermo Larregui. Chacabuco roarostegui@gmail.com 54 9 2352 441414
  • Zingirako Euskaldunak. Chascomús cvchascomus@yahoo.com.ar 54 9 2215479240
  • Beti Aurrera. Chivilcoy centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar 54 9 2346-455693
  • Euskal Echea. Comodoro Rivadavia enekaiz@gmail.com 54 9 297-5028282
  • Baskos de la Confluencia. Cipolletti & Neuquen gabiallaria@gmail.com 54 9 2994611518
  • Asociación Cultural Gerora. Córdoba geroracordoba@gmail.com 54 9 3512545228
  • Gure Etxea. General Belgrano centrovascogeneralbelgrano@yahoo.com 54 9 2243 401487
  • Centro Vasco Toki Eder. José C. Paz cv.tokieder@gmail.com 54 9 11-65743135
  • Euzko Etxea. La Plata secretaria@cvascolaplata.org.ar 54 221 457 1638
  • Euzko Alkartasuna. Macachín centrovascoea@gmail.com 54 9 2954327834
  • Centro Vasco Anaitasuna. Maipú cvanaitasuna@hotmail.com 54 9 2268 634309
  • Centro Vasco Denak Bat. Mar del Plata denakbatmardelplata@gmail.com 54 9 223 562-8628
  • Centro Vasco Denak Bat. Mendoza pincheiralautaro@gmail.com 54 9 261-6599425
  • Euzko Etxea. Necochea centrovasconecochea@yahoo.com.ar 54 9 2262 317913
  • Centro Vasco Lagun Onak. Pergamino lagunonakpergamino@yahoo.com.ar 54 9 2477 347800
  • Centro Vasco Euskal Jatorri. Posadas mssoloaga27@gmail.com 54 9 3764691860
  • Centro Vasco Etorritakoengatik. Puerto Madryn centrovascomadryn@gmail.com 54 9 280 4723100
  • Centro Vasco Zazpirak Bat. Rosario zazpirosario@gmail.com 54 9 221 620 8830
  • Askatasunaren Bidea. San Miguel askatasunarenbidea@gmail.com 54 9 11 55291682
  • Euzkal Etxea. San Nicolás maribe64@hotmail.com 54 9 336- 4518791
  • Gure Etxea. Tandil gureetxeatandil@gmail.com 54 249424372
  • Hiru Erreka. Tres Arroyos hiruerrekatresarroyos@hotmail.com.ar 54 2983 402013
  • Aberri Etxea. Viedma eta Patagones centrovascoviedmapatagones@gmail.com 54 9 2920 27-1046
  • Euzko Etxea. Villa María cvascovm@gmail.com 54 9 353 421-3400
  • Haraneko Euskal Etxea. Centro Vasco del Noreste del Chubut. centrovascodelnorestedelchubut@gmail.com 2805022686

Gogora dezagun Argentinan FEVAk kudeatzen dituela euskara klaseak herrialde mailan. FEVAren kontaktua, euskera@feva.com.ar 54 9 1170175611.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia