euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beñat Sarasola idazlea Buenos Airesera MALBArekin; Bitamineren deialdia euskal artistei hiriburu argentinarrera

2026/03/12

2026eko Malba Idazleen Egonaldian (REM) eta Bitamine-ren EAS-EZE programa
2026eko Malba Idazleen Egonaldian (REM) eta Bitamine-ren EAS-EZE programa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Beñat Sarasola idazle donostiarrak Buenos Airesko Arte Latinoamerikarraren Museoak (MALBA) antolatutako 2026ko Idazleen Egonaldian hartuko du parte. Etxepare Euskal Institutuaren eta MALBAren arteko lankidetzari esker, bost asteko literatur egonaldia egingo du Sarasolak hiriburu argeninarrean, uztailetik abuztura, eta hiriko hainbat kultur adierazpenekin harremanetan jartzeko aukera izango du, baita MALBA Idazleen Egonaldirako hautatuak izan diren gainerako idazle gonbidatuekin zein Museoko kultur kudeatzaileekin eta editoreekin ere. Lan-sareak sustatzea da, izan ere, egonaldiaren helburu nagusia

Azpimarratzekoa da euskaraz idazten duen lehenengo egilea izango dela Sarasola, aurten zazpigarren ediziora iritsi den MALBA Idazleen egonaldia egiten. Dena den hau ez da izango idazle donostiarrak Argentinarekin daukan aurreneko harremana. Izan ere, 2021ean 'Euskal literatura gaztelerara itzulia (1989-2021)', online hitzaldia eskaini zuen bertako UNICEN Unibertsitatean, Amale Artetxe Katedra antolatzaile.

Euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa

Bestalde, Bitamine Kultur Elkarte irundarrak EAS-EZE programaren deialdi berria zabaldu du Etxeparerekin, urtero bezala Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten artistei zuzendua. Programak gure arte garaikidearen ikerkuntza eta ekoizpena sustatzea dauka helburu, eta sortzaileak sustatzen laguntzea, artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatuz. Bi zatitan garatuko da EAS-EZE programa. Lehenengoan, proiektu batean lan egingo du artista hautatuak Buenos Airesera bidaiatu aurreko hilabeteetan, Euskadin.

Proiektua bukatu ondoren, esportatu egingo da, Buenos Airesen aurkezteko, bertan goi mailako kulturguneetan erakusteko. Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat antolatuko dute eta euskal artistak hainbat partaidetza izango ditu bertako areto, museo eta kultur elkarteetan. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 7an bukatuko da. Parte hartrunahi dutenek enter@bitamine.net helbidera bidali behar dute. Diana Wechslerd eta Ane Lekuona arte historialariek osatuko dute epaimahaia.

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia